Urteko artxiboak: 2021
Udalerri euskaldunetarako garapen estrategiei buruzko formazio saioa antolatu du UEMAk, uztailaren 20an
Udalerri euskaldunei eusteko modurik eraginkorrena udalerri euskaldunak garatzea delakoan, UEMA aspaldidanik ari da nabarmentzen garapen estrategien garrantzia. Horrela, azken urteotan, udalerri euskaldunen zein euskararen arnasguneen garapena oinarritzat hartuta, hainbat hausnarketa eta jardunaldi egin ditu, eta baita ikerketa ildoak sustatu ere,...
Irakurri osorik »
‘Bertatik Bertara’ kanpaina izan dute hizpide ETBko ‘Eztabaidan’ saioan
UEMAk abiarazitako ‘Bertatik Bertara’ kanpaina izan zuten hizpide atzo gauean ETBko ‘Eztabaidan’ saioan. Horrekin batera, Urola Kostako Udal Elkarteak UEMArekin elkarlanean landutako ‘Ongi etorri euskararen herrira!’ kanpainari ere eskaini zioten tartea Klaudio Landak aurkeztutako saioan. Bi kanpainek turismoan eta zerbitzu...
Irakurri osorik »
Astelehenean hasiko dira Udalerri Euskaldunetako Gazteen Topaketak
Iazko etenaren ostean, Zumaiatik Lekeitiorako bidea egingo dute aurten parte hartzaileek, ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da topaketen helburua. Horretarako, besteak beste, euskarari buruzko tailerrak emango dizkiete gazteei UEMAk eta...
Irakurri osorik »
UEMAren Berripapera (53. zenbakia, 2021eko ekaina)
UEMAko kide diren 90 herrietan egun hauetan ari dira banatzen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urtean bi aldiz paperean argitaratzen duen aldizkariaren zenbaki berria. UEMAko kide diren udaletako etxe guztietara banatzen da Berripapera, eta 115.000 aleko tirada du. 2021eko ekaineko zenbakia da...
Irakurri osorik »