UEMAko kide diren 94 herrietan egun hauetan ari dira banatzen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urtean bi aldiz paperean argitaratzen duen aldizkariaren zenbaki berria. UEMAko kide diren udaletako etxe guztietara banatzen da Berripapera, eta 118.000 aleko tirada du. 2021eko abenduko zenbakia da honako hau.
Webgune honetan, UEMAren sare bideetan eta UEMAren Telegram kanalean mankomunitatearen jarduna jarraitzeko modua baldin badago ere, oraindik herritarren zati handi batengana heltzeko ezinbestekoa da informazioa paperean argitaratzea eta etxeraino banatzea. Helburu horrekin sortu zen UEMAren Berripapera, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen ildo eta ekimen nabarmenenak zabaltzeko.
2021eko abenduko zenbaki honetan, honakoak dira gai nagusiak: Elduain, Bidania-Goiatz, Ibarra eta Idiazabal gehituta, 275.000 biztanleko lurgune euskalduna ostzen dute orain UEMAko herriek; udalerri euskaldunetako bulegoetan euskara lehenesteko finantza erakundeekin sinatutako hitzarmena; IƱaki Arregi ikerketa bekan saritutako lanak; edota UEMAren hezkuntza proiektua ikasleei ez ezik irakasleei eta gurasoei ere zabaldu izana, besteak beste.
Hemen irakur daiteke, osorik: UEMAren Berripapera, 54. zenbakia (PDFan).
Orain arteko zenbaki guztiak, berriz, UEMAk Issuu webgunean duen gunean irakur daitezke: issuu.com/uema_eus