Bizkaiko Aldizkari Ofizialak azaroaren 4an argitaratu zuen UEMArentzat lehentasunezkoak diren ekimenak bideratzeagatik dirulaguntza jasotzeko UEMAren deialdia. Zehazki, proiektu zehatzen hizkuntza eragina aztertzeko Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egiteagatik, udalen euskarazko funtzionamendua sustatzera bideratuta itzultzaile automatikoak
kontratatzeagatik, eta herritar berriak euskarara erakartzeko ikastaroak antolatzeagatik jaso zezaketen udalek laguntza, 2021ean horrelakorik bideratuta izanez gero.
Aurkeztu diren eskaerak aztertu ondoren, diruz sei udalen ekimenak laguntzea erabaki du UEMAren zuzendaritza batzordeak: Baztan, Bera eta Markina-Xemeingo udalenak etorri berrientzako euskara ikastaroengatik, Oiartzungo Udalarena itzultzaile automatikoagatik, eta Orozkoko eta Usurbilgo udalenak HAPOaren baitan Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egiteagatik.
Guztira 14.671,32 euro bideratuko ditu UEMAk sei udalen ekimen horiek diruz laguntzeko.
Ebazpena:
ยท UEMAren 2021eko dirulaguntzen esleipen txostena (PDFa).
Erlazionatutako albisteak
Ez dago erlazionatutako albisterik.