Hasiera » Zehaztu gabe » Bidania-Goiatz, Elduain, Ibarra eta Idiazabal UEMAko kide izango dira larunbatetik aurrera

Bidania-Goiatz, Elduain, Ibarra eta Idiazabal UEMAko kide izango dira larunbatetik aurrera

Larunbat honetan urte amaierako batzar nagusia egingo du UEMAk, eta batzarkideek aztergai izango dituzte mankomunitatera sartzeko udalek egindako eskaera berriak ere. Zehazki, Bidania-Goiatz, Elduain, Ibarra eta Idiazabal dira azken aste eta hilabeteotan UEMAko kide izatea erabaki duten udalak, eta horien eskaerak onartzea 94 udal izango dira UEMAko kide, denen artean 275.00 biztanleko lurgune euskalduna osatuz. Idiazabalek atzo bertan onartu zuen UEMAko kide izatea, abenduko udal osoko bilkuran.

[UEMAko kide diren udaletako hainbat ordezkari, 2019ko urrian Getarian egindako batzarraren ostean].

UEMAk 30 urte bete zituen maiatzean, eta urteurrena gogoratzeko Amasa-Villabonan egindako ekitaldian UEMAko lehendakari Iraitz Lazkanok gogoratu zuen modura “UEMAren sorrerako batzarrean 17 udalek hartu zuten parte, eta ordudanik hazten joan da udalerri euskaldunen lurgunea, udalen kopuruari dagokionez. Agintaldi honen hasieran, esaterako, 86 udal ziren UEMAko kide, eta 8 gehiago izango gara larunbat honetatik aurrera”.

Larunbat honetan, UEMAren batzar nagusia Idiazabalen

Larunbat honetan, UEMAko kide diren udaletako ordezkariek batzar nagusia egingo dute Idiazabalen, Guraso Elkartea aretoan, 10:00etatik aurrera. 2021ean bideratutakoen balantzea egiteaz gain, 2022rako ildo nagusiak eta ekimenak ere aztergai izango dituzte, beti ere UEMAren ohiko ildoen baitan: udalak ez ezik udalerriak ere euskalduntzea, herritarren sentsibilizazioa eta ahalduntzea, eta udalerri euskaldunen zaintza eta garapena.


Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Bidania-Goiatz, Elduain, Ibarra eta Idiazabal UEMAra gehituko dira larunbatean (Europa Press, 2021-12-15).
· Bidania-Goiatz, Elduain, Ibarra eta Idiazabal UEMAko kide izango dira larunbatetik aurrera (Noticias de Gipuzkoa, 2021-12-15).
· Bidania-Goiatz, Elduain, Ibarra eta Idiazabal UEMAko kide izango dira larunbatetik aurrera (naiz.eus, 2021-12-16).
· UEMAko kide izatea erabaki du Idiazabalgo Udalak (uema.eus, 2021-12-14).
· UEMAko kide izatea erabaki du Elduaingo Udalak (uema.eus, 2021-07-05).
· UEMAko kide izatea erabaki du Ibarrako Udalak (uema.eus, 2021-11-11).
· UEMAko kide izatea erabaki du Bidania-Goiatzek (uema.eus, 2021-11-24).
· Agurtzane Zelaia, Bidania-Goiazko alkatea: “Gora egiteko baliabideak beharrezkoak ditugu, eta horretarako lankidetzan aritzea ezinbestekoa da, UEMArekin eta Tolosaldeko beste udalekin” (uema.eus, 2021-11-25).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.