Hasiera » Zehaztu gabe » UEMAren ildoak eta ikerketak, Euskararen Egunari buruzko argitalpenetan

UEMAren ildoak eta ikerketak, Euskararen Egunari buruzko argitalpenetan

[BERRIA egunkariak zenbait orrialde eskaini dizkio gaur UEMAren ibilbideari
eta UEMAk abian dituen ildoei].

Abenduak 3 ditu gaur. Nafarroaren eguna izateaz gain, Euskararen Nazioarteko Eguna ere bada. Azken horren harira, Herri Erakundeen Koordinazio Batzordean bildutako erakunde publiko guztiek (UEMAk, Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udalek eta EUDELek) Euskararen Egunean erakunde publikoen izenean onartzeko eta zabaltzeko adierazpen bateratua adostu dute aurten ere: Euskara lanabes, aro berrirantz.

Adierazpena herenegun aurkeztu eta irakurri zuten Gasteizen erakunde publikoek, eta bertan izan zen UEMA ere.

Gaur, berriz, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat hedabidek gaiari buruzko orrialdeak eta gehigarri bereziak ere argitaratu dituzte. BERRIA egunkariak argitaratu duen gehigarri berezian, esaterako, UEMAren ibilbideari, gaur egungo ildoei eta abian dituen ikerketei eta ekimenei buruzko zenbait orrialde irakur daitezke.

Batetik, UEMAk aurten 30 urte bete dituela oinarri hartuta, UEMAren ibilbideari eta ildoei buruzko bi orrialde argitaratu dituzte, 30 udalerriak eta udalak euskalduntzen izenburupean. Bestetik, haurrek erdarara gero eta lehenago jotzeko dituzten arrazoiak aurkitu nahian UEMAk eta Soziolinguistika Klusterrak abian duten ikerketa ere hizpide dute beste orrialde batean. Azkenik, kalitatezko osasun arretan euskara ezinbestekoa delakoan, UEMAk diruz babestutak EHUren Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan. Euskara komunikazio klinikoan graduondokoari buruzko beste bi orrialdeko erreportajea ere badakar gehigarriak.

Hemen horiek guztiak irakurgai:
ยท Euskararen Eguna, 2021. UEMAren ildoak eta ikerketak
(BERRIA egunkariaren gehigarritik erauzitako orrialdeak, PDFan).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.