Hasiera » Zehaztu gabe » Pediatra euskalduna hasi da lanean, Zestoako, Aizarnazabalgo eta Getariako haurrei zerbitzua emateko

Pediatra euskalduna hasi da lanean, Zestoako, Aizarnazabalgo eta Getariako haurrei zerbitzua emateko

2019ko ekainaz gerotik pediatra euskaldunik gabe egon ondoren, pediatra euskalduna hasi da lanean Zestoako, Aizarnazabalgo eta Getariako haurrei zerbitzua emaneko. Herri horietarako pediatra bakarra dago, eta herriko haur guztiak berak artatzen ditu.

Duela hilabete batzuk, 2021eko udaberrian, herri horietako udalek mozioak onartu zituzten, pediatra euskalduna eskatzeko, eta hilabete batzuen buruan lortu da helburua. Lanpostuak, berez, lau herriri eragiten zion: Zumaiari, Getariari, Aizarnazabali eta Zestoari. Udal guztietan onartu ziren mozioak.

Afera 2019ko ekainean hasi zen: UrolaKostako lau herritarako haurrei zerbitzua emateko euskaraz ez zekien pediatra jarri zuten, eta lau herrietako alkateek gutunak bidali zituzten Osakidetzara, kexa adieraziz eta egoera konpontzeko eskatuz. UEMAren eta Osakidetzaren artean bilerak ere egin ziren, baina konponbiderik ez zen lortu garai hartan. UEMAk erreklamazioak Hizkuntza Eskubideen Behatokira ere helarazi zituen.

2021eko otsailean, pediatra ez-euskaldunaren egoera betikotzen ari zelakoan, UEMA berriro jarri zen harremanetan Osakidetzarekin, eta Osakidetzak jakinarazi zion pediatraren lanpostuak hizkuntza eskakizuna ezarrita zuela eta lekualdaketa lehiaketa prozesu batean sartuta zegoela.

Joan den astean, lehiaketa prozesua bukatuta, azkenik pediatra euskalduna hasi da lanean herri horietan.

Gai honi buruzko informazio osagarria:
ยท Pediatra euskalduna bermatzeko eskatuko diote berriro ere Osakidetzari Aizarnazabal, Getaria, Zestoa eta Zumaiako udalek, UEMArekin batera (uema.eus, 2021-03-29).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.