Hasiera » Zehaztu gabe » UEMAk bat egin du merkataritzan euskara sustatzeko ‘Betikoa, gertukoa’ kanpainarekin

UEMAk bat egin du merkataritzan euskara sustatzeko ‘Betikoa, gertukoa’ kanpainarekin

Eusko Jaurlaritzak gaur aurkeztu du merkataritzan euskara sustatzeko Betikoa, gertukoa kanpaina, hainbat erakunderen babesarekin. Kanpainaren helburua tokiko merkataritzan euskararen erabilera sustatzea eta merkatari nahiz bezero euskaldunak aktibatzea denez, UEMAk ere bat egin du kanpainarekin, zerbitzu sektorean euskara lehenesteko eta nabarmentzeko lehendik dituen ekimenen osagarri delakoan, erabat. Horrela, kanpainaren nondik norakoen berri emango die UEMAk mankomunitateko kide diren udalei, horiek dagozkien udalerrietako merkatarien artean zabaltzeko.

Ekimen hau hainbat eragilerekin elkarlanean bideratu du Eusko Jaurlaritzak, eta UEMAk ere bat egin du kanpainarekin. Kanpaina hau eraginkorra izan dadin, ordea, ezinbestekoa da merkatarien eta ostalarien parte hartzea, eta horretarako udalak bidelagun izango dira, kanpaina horiengana zabaltzeko eta euskararen garrantzia nabarmentzeko.

Izan ere, euskara egunerokotasunean erabiltzeko hizkuntza gisa eta konfiantza sortzeko bide gisa aurkezten du kanpainak, Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz lelopean. Mezu hori da, hain zuzen, kanpainaren ardatza.

Mezu hori helarazteko, gaurtik aurrera euskarri ezberdinak erabiliko dituzte Eusko Jaurlaritzak, UEMAk eta udalek: telebistarako spota, irratirako iragarkia, kartelak, bannerrak, prentsa idatzirako iragarkiak… Laster udalei materiala banatuko zaie, eta dendetan kartelak jartzeko gonbidapena ere egingo zaie merkatariei. Era berean, kanpainaren mezuarekin bat egin eta bezeroekin ahal den guztietan euskaraz egin dezaten ere eskatuko zaie merkatariei eta ostalariei.

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Betikoa, gertukoa kanpaina (irekia.eus, 2021-11-17).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.