UEMAk 2021erako egitasmoan onartutako ekimenen artean lehentasunezkoak direnak diruz laguntzeko deialdia onartu zuen UEMAren zuzendaritza batzordeak urriaren 14an egindako bileran, eta deialdia gaur argitaratu da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean.
Gaurtik hasita, udalek 20 eguneko epea izango dute eskaerak egiteko. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egin izana, udalek euskaraz funtzionatzea sustatu nahian itzultzaile automatikoak kontratatzea eta herritar berrientzako euskara ikastaroak antolatzea dira deialdiak zehazki aipatzen dituen lehentasunezko jarduerak.
2021ean horiek bideratu dituzten eta UEMAko kide diren udalek izango dute eskaerak aurkezteko eta diru laguntza jasotzeko aukera.
Material osagarria:
ยท UEMArentzat lehentasunezkoak diren ekimenak diruz laguntzeko deialdia, PDFan.
UEMArentzat lehentasunezkoak diren ekimenak diruz laguntzeko deialdia gaur argitaratu da
Aurreko albistea “Euskararen ezagutza goraka doan arren, erabilera gero eta apalagoa da; hor dugu erronka”
Hurrengo albisteaUEMAko kide izatea erabaki du Ibarrako Udalak