Zestoako Euskara Foroak antolatuta, Euskara, immigrazioa eta eskola. Zenbait gogoeta hitzaldia eman zuen asteartean Mondragon Unibertsitateko Amelia Barquin irakasleak.
Euskara Foroa pasa den martxoan abiarazi zuten Zestoan, hainbat kezkari erantzuteko beharra abiapuntutzat hartuta. Batetik, “herrian euskararen erabileran beheranzko joera” sumatzen dutelako. Bestetik, “guraso euskaldunen seme-alabek ere gero eta gehiago eta gero eta lehenago erdarara jotzeko joera agertzen dutelako” eta, azkenik, “kanpotik etorritako gero eta familia gehiago” dituztelako herrian.
Egoera horren aurrean, Zestoako Udalaren ekimenez hainbat eragile elkartu, hausnarketarako bitartekoak eskaini eta “euskarak herrian duen beheranzko joera iraultzeko estrategiak pentsatzea” izan da foroaren ildoetako bat hasieratik. Hezkuntzako eta herriko eragileekin batera, UEMAk ere hasieratik hartu du parte Zestoako Euskara Foroan.
Amelia Barquinen hitzaldia, berriz, eskolak eta immigrazioak euskararen biziberritzean eta erabileran duten eraginaz hausnartzeko eta Euskara Foroaren kezkei ikuspegi okorra eta teorikoa emateko asmoarekin antolatu zuten. Zestoako danbolin.eus atariak bildu du osorik. Hemen ikusgai: