UEMAk antolatutako Salto! Udalerri Euskaldunetako Gazteen Topaketei buruz aritu ziren atzo gauean ETBko Eztabaidan saioan. Astelehenean Zumaiatik abiatu ziren parte hartzaileak eta igandean amaituko dute ekimena, Lekeition. Bitartean, eguneroko ohiko jardueren artean, euskararen arnasguneei, udalerri euskaldunen garrantziari eta hizkuntza ekologiari buruzko tailerretan ere parte hartu dute ikasleek. Zehazki, gazteak euskararen inguruan kontzientziatzea da Salto! topaketen helburua, inertziatik kontzientziarako urratsa egin dezaten.
Topaketen harira, Irantzu Lasarekin aritu zen solasean Klaudio Landa.
Gai honi buruzko informazio osagarria:
ยท Astelehenean hasiko dira udalerri euskaldunetako gazteen topaketak (uema.eus, 2021-06- 24).