UEMAk abiarazitako ‘Bertatik Bertara’ kanpaina izan zuten hizpide atzo gauean ETBko ‘Eztabaidan’ saioan. Horrekin batera, Urola Kostako Udal Elkarteak UEMArekin elkarlanean landutako ‘Ongi etorri euskararen herrira!’ kanpainari ere eskaini zioten tartea Klaudio Landak aurkeztutako saioan.
Bi kanpainek turismoan eta zerbitzu sektorean euskararen garrantzia nabarmentzeko asmoa dute, bisitariek euskararen herrira datozela ikus dezaten, gure postalik ederrena euskara dela gogoraraziz.
Hemen atzo gauekoa ikusgai:
Gai honi buruzko informazio osagarria:
· ‘Bertatik bertara’ kanpaina abiaraziko du aurten ere UEMAk udan, zerbitzu sektorean euskara areagotzeko (uema.eus, 2021-06-15).
· ‘Ongi etorri euskararen herrira!’ kanpaina abiarazi dute Urola Kostan, uda garaiko turismo eskaintzan euskara eta euskal nortasuna aintzat hartzeko (uema.eus, 2021-06-18).