Hasiera » Zehaztu gabe » UEMAren Berripapera (53. zenbakia, 2021eko ekaina)

UEMAren Berripapera (53. zenbakia, 2021eko ekaina)

UEMAko kide diren 90 herrietan egun hauetan ari dira banatzen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urtean bi aldiz paperean argitaratzen duen aldizkariaren zenbaki berria. UEMAko kide diren udaletako etxe guztietara banatzen da Berripapera, eta 115.000 aleko tirada du. 2021eko ekaineko zenbakia da argitaratu berri dena.

Webgune honetan eta UEMAren sare bideetan UEMAren jarduna jarraitzeko modua baldin badago ere, oraindik herritarren zati handi batengana heltzeko ezinbestekoa da informazioa paperean argitaratzea eta etxeraino banatzea. Helburu horrekin sortu zen UEMAren Berripapera, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen ildo eta ekimen nabarmenenak zabaltzeko.

2021eko ekaineko honetan, honakoak dira gai nagusiak: Amasa-Villabona eta Zizurkil gehituta bete du UEMAk 30. urteurrena, euskalgintzaren eta erakundeen aitortzarekin; ‘Arnasa gara’ eta ‘ Bertatik Bertara’ kanpainak, eta osasun zerbitzu publikoetako hizkuntza eskubideei buruzko txostenaren nondik norakoak.

Hemen irakur daiteke, osorik: UEMAren Berripapera, 53. zenbakia (PDFan).

Orain arteko zenbaki guztiak, berriz, UEMAk Issuu webgunean duen gunean irakur daitezke: issuu.com/uema_eus

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.