Hasiera » Zehaztu gabe » Euskara eta kulturartekotasuna lantzeko herri mailako proiektu aitzindaria abiarazi dute Zaldibian, UEMArekin elkarlanean

Euskara eta kulturartekotasuna lantzeko herri mailako proiektu aitzindaria abiarazi dute Zaldibian, UEMArekin elkarlanean

UEMAko kide diren udalerrietan Zaldibiak du migrazio tasarik handienetakoa. Herritarren %14k dute beste herrialde bateko nazionalitatea. Herrian nabari da aldaketa, baina eskolan sumatzen da
bereziki, hiru ikasletik batek jatorri atzerritarreko gurasoak baititu.

Ikasle horiek euskaraz hezteko erronkari erantzuteko, eta familiekin harreman egokia izateko, proiektu aitzindaria abiarazi dute Zaldibian, herriko hizkuntza nagusia euskara denez euskarari eutsi nahian. Izan ere, euskararen arnasgunea da Zaldibia, eta biztanle berriak euskaraz errotzea ezinbestekoa ikusi dute hainbat eragilek, herriko egoera soziolinguistikoa irauli ez dadin.

Horretarako, neurri eta estrategia praktikoak probatuko dituzte, guztien artean adostuta. Zaldibiako Udala, Lardizabal Herri Eskola, UEMA, HUHEZI (Mondragon Unibertsitatea), Ausa Gaztelu Guraso Elkartea eta Etxekonekok Elkarbizitza Taldea elkarlanean aritu dira proiektua mamitzen, eta Talde Eragilea osatuko dute proiektuan inplikatutako eragile guztietako ordezkariekin, eta talde horrek definitu, proposatu, gidatu eta koordinatuko du prozesua.

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Euskararen erabilera eta kulturartekotasuna Zaldibiako Herri Eskolan (lardizabal.eus, 2021-05-25).
· Zaldibiako eskola: Nola komunikatu haurren gurasoen erdiak euskararik ez dakienean? (Euskadi Irratia. Faktoria, 2021-05-26).
· Migratzaileen fenomenoari euskaratik eta euskaraz heldu (Gara, 2021-12-03).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.