Arnasa gara kanpainaren baitako aste honetako bideoaz solasean aritu ziren atzo arratsaldean Xabi Xsakara (Bermeo, 1997) musikaria eta Nagore Arin kazetaria, zuzenean, Berria egunkariaren Instagram kontuan.
Hiru Damatxok ekoitzitako esketxak udalerri euskaldunetako eta arnasguneetako herritarrek izan dezaketen antena efektua erakusten du. Horren aurrean, rol hori hartzen duten herritarrak zein beharrezkoak diren nabarmendu du musikari bermeotarrak, “horrelako jendea egotea oso garrantzitsua” dela adieraziz, bateko eta besteko euskaldunak elkartzeko eta euskara ezberdinak elkarbanatzeko eta ezagutzeko.
Arnasa gara kanpainari buruz, berriz, gazteen artean euskararen inguruko kontzientzia zabaltzeko horrelako bideoak zabaltzea eta erabiltzea ederra iruditu zaio Xsakarari, oharkabean izaten ditugun jarreren inguruan hausnartzeko aukera ematen dutelako.
Nor da Tomas Hidalgo?
Zehazki, Arnasa gara kanpainareren laugarren bideoa izan zen solasaldiaren oinarria: Nor da Tomas Hidalgo? Graxi Arregi, Ainhoa Etxebarria eta Mikel Irazusta aktoreak dira protagonista. Taberna batean eserita daude Graxi eta Mikel, garagardo banarekin, eta beste mahai batean dago Ainhoa. Hau barrara hurbiltzen denean, Mikel hurbiltzen zaio, ligatu nahian. ‘Tomas algo?’ galdetzen dio, gazteleraz. Euskaraz egin dezaleela erantzuten dio Ainhoak, eta Mikelek, lotsatuta, Tomas Hidalgo dela dio, solasaldi surrealistari hasiera emanez. Azken batean, euskara ez erabiltzeagatik talo aurpegia geratu zaio Mikeli. Ainhoak, berriz, euskarari eusteko eta euskara zabaltzeko hautu kontzientea egin duen herritarraren rola jokatzen du.
Hemen bideoa ikusgai.
Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Gaur egingo dute Arnasa Gara kanpainako laugarren elkarrizketa, Xsakara musikariarekin (berria.eus, 2021-04-15).