Hasiera » Zehaztu gabe » Sambou Diaby: “Ez du zentzurik etorkinei erdaraz hitz egiteak eta gero etorkinek euskaraz hitz egin dezaten nahi izateak”

Sambou Diaby: “Ez du zentzurik etorkinei erdaraz hitz egiteak eta gero etorkinek euskaraz hitz egin dezaten nahi izateak”

Arnasa gara kanpainaren baitako aste honetako bideoaz solasean aritu ziren atzo arratsaldean Sambou Diaby (Zumaia, 1999) aktorea eta Nagore Arin kazetaria, zuzenean, Berria egunkariaren Instagram kontuan. Hiru Damatxok ekoitzitako esketxaren harira, bertan ikusten denarekin erabat identifikatuta sentitu dela adierazi zuen aktoreak, batean eta bestean askotan hasi zaizkiolako erdaraz, etorri berria delakoan eta euskaraz jakingo ez duelakoan. Horren aurrean, oraindik gainditu beharreko aurreiritzi asko ditugula nabarmendu zuen: “Askotan, etorri berriek egiten dute ahalegina euskara ikasteko. Nire gurasoak etorri zirenean ere saiatu ziren euskaltegira joan eta euskara ikasten, baina inguruak asko baldintzatzen du”. Horren aurrean, etorri berriekin erdaraz aritzea ohikoa dela gogoratu eta hausnarketarako esaldia ere utzi zuen: “Ez du zentzurik etorkinei erdaraz egiteak eta gero etorkinek euskaraz hitz egin dezaten nahi izateak”.

Hemen atzo arratsaldean Berria egunkariaren Instagram kontuan izandako zuzeneko elkarrizketa, bere horretan.

Honakoa, berriz, elkarrizketaren abiapuntua izan zen bideoa:

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Sambou Diaby: «Ez du zentzurik bertakoek etorkinei erdaraz egin, eta nahi izatea horiek euskaraz egitea» (berria.eus, 2021-04-08).
· Arnasguneen garrantzia nabarmentzeko eta hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko kanpaina aurkeztu dute UEMAk, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak (uema.eus, 2021-03-18).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.