Udalerriak euskalduntzeko egitasmoen baitan, azken urteotan UEMAren zerbitzuen katalogotik udalek gehien eskatzen duten tailerretako bat da arnasguneei eta udalerri euskaldunei buruzkoa. Izan ere, ezagutzaren eta erabileraren arteko arrakalaz ohartuta, ikasleentzako berariaz sortutako Hedatu hezkuntza proiektuaz gain, erabileraren inguruko hausnarketa eragin nahi du gazteentzako tailer horrek.
Ibon Aginaga UEMAko teknikariak Mendaroko Gaztelekuan eman du tailerra oraintsu, eta horren inguruko hiru orrialdeko erreportajea argitaratu du Barren aldizkariak, Ainara Argoitia kazetariaren sinadurapean. Sare sozialak, musika, kultur kontsumoa, erdaretarako joera, hizkuntza ohiturak… euskararen egoerarekiko kontzientziarik eza eta beste hamaika kontu aletu ohi dituzte tailerrean, eta horiek guztiak biltzen ditu erreportajeak, Mendaroko tailerrean parte hartu zuten lau gazteren iritziekin batera. Hemen osorik irakurgai.
Erreportajea:
ยท Mendaro, udalerri euskalduna? (PDFa. Barren aldizkaria, 2021-03-26).
Erlazionatutako albisteak
Ez dago erlazionatutako albisterik.