Hasiera » Zehaztu gabe » Amasa-Villabonak UEMAko kide izatea aztertuko du martxoaren 30ean, udal osoko bilkuran

Amasa-Villabonak UEMAko kide izatea aztertuko du martxoaren 30ean, udal osoko bilkuran

Xabat Laborde, Beatriz Unzue eta Maite Arregi, Amasa-Villabonako Euskara zinegotzia, alkatea eta Euskara teknikaria, hurrenez hurren, Udalaren erabakiaren berri emateko gaur egin duten agerraldian.

Amasa-Villabonako Udalak gaur iragarri duenez, UEMAko kide izateko eskaera aztertuko du datorren asteartean egingo duen udal osoko bilkuran. Zehazki, UEMAren estatutuak onartuko dituzte, eta mankomunitateari Amasa-Villabona onartzeko eskaera formala egingo diote.

Erabakiaren berri emateko, Amasa-Villabonako Udalak AMAVI aldizkariaren zenbaki berezia plazaratu du, herritarrei erabakiaren eta UEMAren nondik norakoen berri emateko. Bihartik aurrera zabalduko dute Amasa-Villabonako etxe guztietara.

Hemen irakur daiteke osorik:
· AMAVI, zenbaki berezia: Amasa-Villabona Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izango da.

Maiatzaren 29an, UEMAren Batzar Nagusia Amasa-Villabonan
UEMAk Amasa-Villabonan bertan egingo du aurtengo lehen Batzar Nagusia, maiatzaren 29an, Gurea Antzokian, eta UEMAren Batzar Nagusiak egun horretan onartuko luke mankomunitateko kide izateko Amasa-Villabonak egindako eskaera.

UEMAk 30 urte beteko dituenez maiatzean, Batzar Nagusiaren amaieran ekitaldi apala ere egingo du, urteurrena eta egindako bidea gogoratzeko.

Udalerri Euskaldunen Eguna, 2022an Seguran
COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz iaz Seguran egitekoa zen Udalerri Euskaldunen Eguna bertan behera geratu zen, eta aurten ere festa giroan udalerri euskaldunen eta bertako herritarren bilgune izan ohi den eguna atzeratzea erabaki dute UEMAk, Segurako Udalak eta bertako eragileek, elkarrekin. Datorren urtean izango da Udalerri Euskaldunen Eguna, Seguran. Bitartean, herritarrak udalerri euskaldunen eta arnasguneen garrantziaz kontzientziatzeko zenbait ekitaldi ari dira prestatzen UEMA, Segurako Udala eta herriko zenbait talde eta elkarte.

Bideoa:
Amasa-Villabona UEMAko kide

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Amasa-Villabona Uemako kide izango da (ataria.eus, 2021-03-24).
· Amasa-Villabona Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izango da (villabona.eus, 2021-03-23).
· Villabona-Amasa Uemako 89. udalerria izango da (berria.eus, 2021-03-23).



Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.