Hasiera » Zehaztu gabe » UEMAtik ere #BultzaEuskaltegiak

UEMAtik ere #BultzaEuskaltegiak

COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz Korrikak aurten ez du Euskal Herria zeharkatuko, baina AEK-k ‘Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!’ izeneko dinamika abiarazi du, eta ekitaldiak egingo ditu hainbat herritan, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko. Ekitaldi horien atarian, euskalduntze-alfabetatzean bidelagun direnen ekimenak eta bideoak zabaltzen ari dira, eta UEMAk ere landu du dagokiona. Izan ere, euskalduntze-alfabetatzearen baitan zenbait ildo ditu UEMAk: besteak beste, udaletako teknikariak trebatzeko ikastaroak, euskaltegien matrikulazio kanpainari hauspoa ematea, eta euskaltegirik ez dagoen herri txikien ikasle taldeak sortzeko urteroko lanketa, euskaltegiekin elkarlanean.

Hemen AEKrentzat prestatu eta #BultzaEuskaltegiak #BultzaEuskara ekimenari babesa eman nahian UEMAk sarean zabaldu duen bideoa.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.