Hasiera » Zehaztu gabe » Hizkuntzaren eta politikaren arteko mugak izango dituzte gaur hizpide, hainbat eragileren artean

Hizkuntzaren eta politikaren arteko mugak izango dituzte gaur hizpide, hainbat eragileren artean

Hamaika Gara egitasmoaren sustatzaileek eta Berria egunkariak solasaldi ziklo bat antolatu dute, burujabetzari eta erabakitzeko eskubideari buruzko hausnarketak zeharlerrotasunez lantzeko eta “herri eztabaida elikatzeko asmoz”. Ziklo horren baitan, hainbat arlori eta gairi helduko diote zazpi mahai ingurutan, ekainera bitartean.

Otsailean izan zen lehenengoa, eta gaur arratsaldean izango da bigarrena. Oraingo honetan hizkuntzaren eta politikaren arteko mugen inguruan ariko dira. ‘Hizkuntza eta politika, normalizazioa helburu’ izenburupean, euskalgintzako hainbat ordezkariren hausnarketak entzuteko aukera izango da. Tartean izango da UEMAren koordinatzaile Miren Segurola ere.
Solasaldia zuzenean ikusi ahal izango, 18:30etik aurrera, berria.eus eta hamaikagara.eus webguneetan. Baita hemen bertan ere, Berria egunkariaren youtubeko kanalaren seinaleari esker.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.