Urteko artxiboak: 2020
Alarma egoeran ere euskara zaintzeko eskatu die UEMAk hainbat erakunderi
Alarma egoeran eta osasun larrialdi betean, ezohiko neurrien inguruko hamaika jakinarazpen ari da heltzen egunotan herritarrengana erakunde publikoen aldetik: oharrak, arduradunen agerraldiak, bandoak, irizpideak, megafonia bidezko mezuak eta abar. Horietako asko, erdara hutsean ari dira jasotzen udalak zein herritarrak, eta...
Irakurri osorik »
Usurbilgo osasun etxean pediatra euskalduna jartzeko eskatu diote UEMAk eta Usurbilgo Udalak Osakidetzari
Usurbilgo osasun etxean pediatra euskalduna jar dezan eskatu diote UEMAk eta Usurbilgo Udalak Osakidetzari. Izan ere, pediatra berria jarri du Osakidetzak behin-behinean Usurbilgo osasun etxean, baina ez daki euskaraz. Egoera ahalik eta lasterren konpontzeko urratsak eskatu zaizkie Osakidetzako arduradunei. Iturria:...
Irakurri osorik »
“Herriz herri gazteak kontzientziatzeko topaketak” izango dira aurten ere
Udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak aurkeztu dituzte gaur, Zumaian. Bertatik Lekeitiorako ibilbidea egingo dute parte hartuko duten gazteek, ekainaren 29tik uztailaren 5era. UEMAk antolatu ditu topaketak, “gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko”, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin eta Zumaia, Deba,...
Irakurri osorik »
Udalerri euskaldunetako errealitatea errespetatzeko eskatu dio berriro UEMAk EiTBri, elkarlanerako eskua luzatzearekin batera
UEMAren eta EiTBren ordezkariek bilera egin zuten atzo arratsaldean, EiTBk Bilbon duen egoitzan. Udalerri euskaldunetako errealitate soziolinguistikoa errespetatzeko eta zaintzeko eskatu zion UEMAk EiTBri 2014ko urrian, eta orduan egindako eskaerak eta bi aldeen artean hartutako konpromisoak aztertzeko bilera izan zen...
Irakurri osorik »