Hasiera » Zehaztu gabe » UEMAren Berripapera (52. zenbakia, 2020ko abendua)

UEMAren Berripapera (52. zenbakia, 2020ko abendua)

UEMAko kide diren 88 herrietan egun hauetan ari dira banatzen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urtean bi aldiz paperean argitaratzen duen aldizkariaren zenbaki berria. UEMAko kide diren udaletako etxe guztietara banatzen da Berripapera, eta 110.000 aleko tirada du. 2020ko abenduko zenbakia da argitaratu berri dena. Aurten, gainera, 2020ko ekaineko zenbakia digitalki soilik zabaldu zen, Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz

uema.eus webgunean eta sare bideetan UEMAren jarduna jarraitzeko modua baldin badago ere, oraindik herritarren zati handi batengana heltzeko ezinbestekoa da informazioa paperean argitaratzea eta etxeraino banatzea. Helburu horrekin sortu zen UEMAren Berripapera, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen ildo eta ekimen nabarmenenak zabaltzeko.

2020ko abenduko zenbaki honetan, honakoak dira gai nagusiak: Lesaka UEMAko kide izateko erabakia, ‘Migrazio erdalduna udalerri euskaldunetan’ ikerlana, euskararen kaleko erabilera eta haurren hizkuntza erabilera neurtzeko lanak, eta UEMAk eta 61 udalek elkarlanean abiarazitako Bertatik Bertara kanpaina, besteak beste.

Hemen irakur daiteke, osorik: UEMAren Berripapera, 52. zenbakia (PDFan).

Orain arteko zenbaki guztiak, berriz, UEMAk Issuu webgunean duen gunean irakur daitezke: issuu.com/uema_eus

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.