Hasiera » Zehaztu gabe » Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egin duten udalentzako dirulaguntza deialdia gaur argitaratu da

Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egin duten udalentzako dirulaguntza deialdia gaur argitaratu da

Egitasmo zehatzek udalerrian izango luketen eragin linguistikoa aztertzeko eta Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egiteko dirulaguntzak ematen ditu UEMAk 2015 urteaz geroztik. Dirulaguntza esleitzeko oinarriak azaroan onartu zituen UEMAren Zuzendaritza Batzordeak, eta deialdia gaur argitaratu da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Horren arabera, udalek gaurtik aurrera 20 eguneko epea izango dute dirulaguntzak eskatzeko.

UEMAko kide diren 88 udalak dira deialdiaren onuradunak, eta beti ere aurten egindako ELEak izan daitezke dirulaguntza jasoko dutenak.

Euskal Autonomia Erkidegoan, 2/2016 Toki Erakundeen legeak eta berau garatzeko dekretuak Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egiteko beharrezkotasuna jaso zutenetik, gero eta gehiago dira ELE egiten duten udalak, eta horretarako formazio zehatza jaso duten teknikariak, arkitektoak eta alor askotariko adituak. UEMAk eta Eusko Jaurlaritzak, esaterako, udaletako teknikarientzako ikastaroak eskaintzen dituzte. Areago joz, unibertsitate aditu titulua ere sortu du EHUk, UEMAren, Kontseiluaren eta UEUren laguntzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Ekainera arteko saioetan, ELEren inguruko kontu eduki teorikoak eta praktikoak jasoko dituzte ikasleek.

Dirulaguntza deialdia:
ยท Bizkaiko Aldizkari Ofiziala (2020-12-14). Dirulaguntza deialdia, onuradunak, irizpideak eta eta eskaera orria (PDFa).


Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.