Hasiera » Zehaztu gabe » Omar Diop: “Ez da erraza euskara ikastea, baina ahalegin pixkat eginez gero edozer lor daiteke”

Omar Diop: “Ez da erraza euskara ikastea, baina ahalegin pixkat eginez gero edozer lor daiteke”

UEMAk etorri berrientzako harrera protokoloa eguneratu du aurten, eta bertako kide diren udalek etorri berrientzako antolatzen dituzten harrera saioetarako eta ikastaroetarako zenbait bideo ere prestatu ditu. Bideoen helburua etorri berriei euskara ikastearen garrantzia ikusaraztea da. Horretarako, Euskal Herrira kanpotik heldu diren eta euskara ikasi duten herritarrak elkarrizketatu ditu UEMAk.

[Omar Diop, ekainaren amaieran, Markina-Xemeinen. UEMAren harrera protokolorako bideoetan parte hartu du gazte berriatuarrak].

Horien artean, Hondar ahoak telesailean aktoreetako bat den Omar Diop berriatuarra. 14 urterekin heldu zen Euskal Herrira, eta Ondarroako Zubi Zahar ikastolan eta AEKn ikasi zuen euskara. Hona heltzen diren sorterriko lagunentzako argi du mezua: euskara ikastea da Euskal Herrian txertatzeko modurik onena. Bere kasuan, euskara ikasteak ateak zabaldu dizkiola eta aktore izateko bidea ere euskara jakitetik heldu zaiola nabarmendu du pasa den astean emandako elkarrizketa batean.

Hona Omarri ekainean Markina-Xemeinen grabatutako bideoa:

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Omar Diop: “Hizkuntza da biderik onena hemen integratzeko” (Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, 2020-11-19).
· Euskara, txertaketa onaren adierazle (Berria, 2020-11-25).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.