Hasiera » Zehaztu gabe » Udalerri euskaldunetan eta arnasguneetan ere Euskaraldia? Bai, noski!

Udalerri euskaldunetan eta arnasguneetan ere Euskaraldia? Bai, noski!

Aste honetan hasiko da Euskaraldia, berriro ere hizkuntza ohituretan eragin nahi duen ariketa kolektiboa. Euskararen arnasguneetan euskaraz naturaltasunez aritzea arau soziala baldin bada, Euskaraldiak zentzurik ote duen entzun eta erantzun behar izan dugu askotan.

Hainbat arrazoriengatik, erantzuna baiezkoa da, noski. Horregatik, Euskaraldiaren mezua arnasguneetara doitzeko beharra ikusita, UEMAren eta erakundeetako zein euskalgintzako beste zenbait eragileren ekarpenak jasota, Euskaraldiak bi euskarri sortu ditu. Batetik, udalerri euskaldunetako eta arnasguneetako herri batzordeetara bideratzeko argudiotegia, eta bestetik lau haizetara zabaltzeko eskuorria (hemen PDFan).

Bertan nabarmentzen da udalerririk euskaldunenetan ere zergatik den beharrezkoa Euskaraldia, edota herritar bezala zergatik den garrantzitsua parte hartzea.

ZERGATIK EUSKARALDIA GURE HERRIAN?
BA AL DA BEHARRIK EUSKARAZ BIZI DEN HERRI BATEAN?

Bai. Uste baino gorabehera gehiago dago gure herrian ere
euskaraz normal bizitzen jarraitzeko.
• Gu gero eta sarriago mugitzen gara herritik kanpora, dela lana,
ikasketak edo erosketak egitera, inguru linguistikoak eragiten digu.
• Halaber, gure artean gero eta gehiago dira kanpotik bizitzera edo
bisitan etortzen zaizkigun pertsonak, ez dituztenak gure hizkuntza
arauak ezagutzen.
• Eta bai, askotan ohartzen ez garen arren, harreman sarean gertatzen
diren aldaketek sekulako eragina dute gure eguneroko hizkuntza
ohituratan.

Pentsa dezagun…
• Zein hizkuntza erabiltzen dugu hirira edo eskualde burura joaten
garenean?
• Nola komunikatzen gara gure ohiko girotik urruntzen garenean?
(Ulertu bai baina euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituen
bizilagunarekin edo bisitan etorritako turistarekin)
• Zein hizkuntzatan ditugu gure sakelako telefonoak? Zein hizkuntzatan
nabigatzen dugu interneten? Ze komunikabide kontsumitzen ditugu?

Zuk ere baduzu euskaragile izateko parada
• Euskaldunarekin euskaraz,
• Ikasten ari denarekin mintzalagun eta ahobizi.
• Ezagutzen ez gaituenarekin, eskaini eta zabaldu euskararen ateak.

ZERGATIK PARTE HARTUKO DUGU EUSKARALDIAN?
• Osoki euskaraz bizitzeko inguru gero eta emankorragoa izan gaitezen.
• Euskaraz bizitzen jarraitu ahal izateko. Denei adieraziko diegu asmo
hori: bisitari zein bizilagunei, lagun zein ezezagunei.

PARTE HARTU!

Ahobizi edo belarriprest bezala identifikatu. Adierazi euskaraz
gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko prest zaudela. Baita zure
eguneroko girotik aldentzen zarenean ere.
Zoazen lekura zoazela, eraman euskara ezpainetan. Euskaraldiak
ematen digu inguruko herri edo hirietara gerturatzen garenean
euskaldun garela eta euskaraz aritu nahi dugula erakusteko aukera.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.