Hasiera » Zehaztu gabe » Bertatik Bertara kanpainak baditu saridunak

Bertatik Bertara kanpainak baditu saridunak

Sare sozialetan Bertatik Bertara kanpaina lau haizetara zabaltzeko, sare sozialetan kanpainaren inguruko argazkiak eta leloak zabaltzen zituzten arteko sariak iragarri zituen UEMAk uztailean. Astelehenean amaitu zen epea, eta Twitter, Instagram, Facebook eta Mastodon sare sozialetako edukia aztertuta, parte hartu dutenen artean zozketa egin dugu.

Honakoak dira saridunak eta dagozkien sariak:
· Bi lagunentzako gaua eta gosaria Mutrikuko Arbe hotelean.
Irabazlea: Barrenengua Okelak (Elgeta).
· Bi lagunentzako bazkaria edo afaria Oiartzungo Usategieta
jatetxean. Irabazlea: Xabi Aizpurua Ugarte (Oikia).
· Bertako elikagaiekin osatutako saskia Zarauzko Lakari dendan.
Irabazlea: Aitziber Arnaiz Garmendia (Oiartzun).

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Hitzak eta argazkiak sarituko ditu UEMAk Bertatik Bertara kanpaina lau haizetara zabaltzeko (uema.eus, 2020-07-21)
· uema.eus/bertatikbertara

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.