Euskaltegietako matrikulazio kanpainarekin bat eginez, ikasturte honetan ere UEMAk eta hainbat udalek Ikasi euskara herrian bertan kanpaina abiarazi dute, euskaltegiekin elkarlanean: euskaltegirik ez duten herri txikietan euskara ikasteko aukera zabalik da berriro, matrikulazio kanpainarekin bat eginez.
Kanpaina horren baitan, udalek eta euskaltegiek herritarrei dei egin diete euskara herrian bertan ikastera, horrek euskalduntzean ez ezik herri txikien garapenean ere eragina duelako. Gabiriako Udalak, esaterako, UEMAren laguntzarekin, honakoa bideoa prestatu du, euskara herrian bertan ikastera animatuz.
Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Euskaltegirik ez duten herri txikietan euskara ikasteko aukera zabalik da berriro, matrikulazio kanpainarekin bat eginez (uema.eus, 2020-09-02).
· Tolosaldera egokitutako eskaintza zabala aurkeztu dute Aitzol eta AEK euskaltegiek (galtzaundi.eus, 2020-09-02).
· Herri txikietan euskerea ikasteko kanpainea martxan (bizkaie.biz, 2020-09-04).