Hasiera » Zehaztu gabe » Hitzak eta argazkiak sarituko ditu UEMAk, Bertatik Bertara kanpaina lau haizetara zabaltzeko

Hitzak eta argazkiak sarituko ditu UEMAk, Bertatik Bertara kanpaina lau haizetara zabaltzeko

Udaren atarian UEMAk, 61 udalek eta hainbat eskualdetako garapen agentziek elkarlanean abiarazitako Bertatik Bertara kanpaina areago zabaltzeko eta ezagutarazteko, ‘hitzak eta argazkiak’ izeneko ekimenaren baitan, sariak banatuko ditu UEMAk. Zehazki, gaur hasi eta uda amaitzen den arte, Twitter, Facebook, Instagram eta Mastodon sare sozialetan #bertatikbertara traolarekin zabalduko diren argazkiak, leloak eta esaldiak hartuko dira kontuan.

Parte hartzeko baldintzak

· uztailaren 21etik irailaren 21era Twitter, Facebook, Instagram eta
Mastodon sare sozialetan #bertatikbertara traolarekin zabalduko diren
argazkiak, leloak eta esaldiak hartuko dira kontuan.
· Argazkien kasuan, Bertatik Bertara kanpainako mahai-gainekoak edo
kartelak agertzea baloratuko da, baina ez da beharrezkoa izango.
· Esaldien kasuan, Bertatik Bertara kanpainaren helburuekin bat
egiten duten leloak hartuko dira kontuan.

Sariak

· Bi lagunentzako gaua eta gosaria Mutrikuko Arbe hotelean.
· Bi lagunentzako bazkaria edo afaria Oiartzungo Usategieta jatetxean.
· Bertako elikagaiekin osatutako saskia Zarauzko Lakari dendan.

Parte-hartzaile guztien artean zozketa egin ondoren, irailaren 23an jakinaraziko dira saridunak, uema.eus webgunean eta UEMAren sare bideetan.

Bertatik Bertara kanpainarekin lotutako argazkiak eta hitzak izango dira kontuan hartuko direnak. Kanpainarako prestatutako mahai-gainekoak eta kartelak, esaterako, baliabide egokiak dira.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.