Ekainaren 29tik uztailaren 5era egitekoak ziren, Zumaiatik Lekeitiora, baina COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz bertan behera geratuko dira aurten, ohiko moldean behintzat. Urte amaieran hezkuntza araututik kanpo gazteentzat beste zerbait eskaintzea aztertzen ari da UEMA.
Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatu, kontzientziatu eta eragile aktibo bihurtu nahian, udalerri euskaldunetako gazteen topaketak antolatu ditu aurte UEMAk, laugarren aldiz. Otsailaren 19an izena emateko epea zabaldu zenetik, dozenaka eta dozenaka lagunek eman dute izena, eta aurreikusitako 50 lagunentzako lekua beteta, zozketa egin zuen UEMAk, lurraldetasuna, genero irizpidea eta izena emateko ordena kontuan hartuta.
Azkenean, ordea, inork ezingo du parte hartu, UEMAk ekimena oraingoz bertan behera uztea erabaki baitu, ekainaren amaieran topaketak aurreikusita bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako, COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz.
Urte amaieran, beharbada beste molde batean
Hezkuntza araututik kanpo ere gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea giltzarria delakoan, topaketak bertan behera utzi behar izatea “kolpe gogorra” izan dela nabarmendu du UEMAren hezkuntza arduradun Jokin Urangak. Dena dela, neguaren atarian, “Gabonetako oporren inguruan-edo” beste molde batean bada ere topaketak antolatzeko asmoa aztertzen ari dira.
Izan ere, horrela sortu zen ekimen hau hasieran, zenbait eguneko topaketa gisa, UEMAk eskoletan bideratzen duen hezkuntza proiektua aisialdira ere zabaltzeko. Hasieran asteburu bateko egonaldia izan zen, Orion, 2017an, baina asteburu baterako prestatutako tailerrak, edukiak eta ekimenak modu zabalagoan lantzeko eta jorratzeko egun gehiagoko egonaldia egokiagoa delakoan, udalekuak antolatu zituen 2018an, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Ekimenak izandako arrakasta ikusita, eta gazteen sentsibilizazioan duen garrantziagatik, iaz formatua aldatu eta herriz herriko topaketa ibiltaria bihurtu zen, gazte gehiagorengana heltzeko helburuarekin.
Gazteentzako topaketak, inertziatik kontzientziarako saltoa emateko
Euskararen inguruan herritarrak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko ekimenak dira UEMAren ildo nagusietako bat azken urteotan. Horren baitan, euskararen arnasguneei buruzko hezkuntza proiektua sortu zuen UEMAk duela lau urte, eta azken ikasturteetan UEMAko herrietako ikastetxe guztietan aritu dira lanean UEMAko teknikariak, Haur Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleekin. Ikasleen artean hizkuntza ekologiaren diskurtsoa zabaltzea eta arnasguneen garrantzia nabarmentzea da proiektuaren helburua, gazteei euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia ikusarazteaz gain.
Gai honi buruzko informazio osagarria:
· UEMAk bertan behera utzi ditu udalerri euskaldunetako gazteen topaketak (Europa Press, 2020-05-18).
· Udalerri euskaldunetako gazteen topaketak, bertan behera (bizkaie.eus, 2020-05-19).
· Uemak bertan behera utzi ditu udalerri euskaldunetako gazteen topaketak (Urola Kostako Hitza, 2020-05-19).
· UEMAk bertan behera utzi ditu udalerri euskaldunetako gazteen topaketak (Karkara, 2020-05-19).
· Uemak bertan behera utzi ditu udalerri euskaldunetako gazteen topaketak (uztarria.eus, 2020-05-19).
· “Herriz herri gazteak kontzientziatzeko topaketak” izango dira aurten ere (uema.eus, 2020-03-04).
· Udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak Zumaiatik Lekeitiora izango dira aurten (uema.eus, 2020-01-21).
· Gazteek Salto! egingo dute euskararen inguruan ahalduntzeko
(Urola Kostako Hitza, 2020-03-05).
· Udalerri euskaldunetako gazteen topaketak Zumaian hasi eta Lekeition amaituko dira (Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, 2020-03-04).
· Gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko eta “eragile aktibo bihurtzeko” topaketak antolatu ditu UEMAk (Europa Press, 2020-03-04).
· Gazteak euskararen inguruan kontzientziatzeko topaketak egingo dituzte udan (2020-03-05).
· Gazteak euskararen inguruan kontzientziatzeko topaketak antolatu ditu UEMAk (naiz.eus, 2020-03-04).
· Udalerri euskaldunetako 14 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako topaketak antolatu ditu UEMAk (Erlo Telebista, 2020-03-05).
· Gazteek Salto! egingo dute euskararen inguruan ahalduntzeko
(Baleike, 2020-03-05).
· Euskararen eusle izateko (Gipuzkoako Hitza, 2020-03-06).
· UEMAk gazte topaketa ibiltaria antolatu du aurten ere
(orio.eus, 2020-03-09).
· UEMAko gazteen topaketea Zumaiatik Lekeitiora egingo dabe
(bizkaie.eus, 2020-01-21).
· Zumaian hasiko da UEMAk antolatutako euskararen aldeko ekimen ibiltaria (Baleike, 2020-01-21).
· UEMAren gazteentzako topaketak Zumaiatik Lekeitiora izango dira aurten (Europa Press, 2020-01-21).
· Udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak Zumaiatik abiatuko dira aurten (zumaia.eus, 2020-01-21).
· Udalerri euskaldunen gazte-topaketa ibiltaria Zumaiatik Lekeitiora izango da (gipuzkoa.eus, 2020-01-24).