Hasiera » Zehaztu gabe » Gaurtik aurrera izena eman daiteke maiatzaren 14an izango den Udaltop jardunaldian

Gaurtik aurrera izena eman daiteke maiatzaren 14an izango den Udaltop jardunaldian

COVID-19ak sortutako osasun larrialdiaren ondorioz, 2020ko Udaltop jardunaldiak online izango dira. Udaletako euskara zerbitzuen topaketa izaten da Udaltop, eta urtean behin egiten da, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean. Aurten, antolatzaileek bi egunerako zuten egitaraua berrantolatu dute, eta egun bakarrean izango da azkenean jardunaldia, maitzaren 14an, goizean.

Gaur zabaldu dute jardunaldian izena emateko aukera.
Hemen eman behar da: udaltop.eus/eu/izen-ematea.
Aurtengo topaketen egoera bereziagatik, aurten ez da matrikularik ordaindu beharko eta doan izango da topaketan parte hartzea.

Topaketen nondik norakoari eta egitarauari dagokionez, honakoa zabaldu du gaur antolakuntzak: “Maiatzaren 14an izango da, www.udaltop.eus webgunean, goizeko 10:00etan hasita. Menuan, bi hitzaldi, mahai-inguru bat eta testigantza laburrak. Jon Sarasuak zabalduko du jardunaldia; atxabaltarra eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko zer behar dugun galderari erantzun nahian apustu berri baterako arrazoibideez arituko da. Eta Agirre Lehendakaria Centerreko Leire Canciok ere, bere hausnarketa plazaratuko du.

Jarraian, atsedenalditxo bat izango da, eta bueltan, Pilar Kaltzadak gidatuko duen mahai-ingurua. Mahiaren bueltan, berriz, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politiketako zuzendaria, Leire Okarantza Fagor Koop. E.ko Gestio Sozialeko ordezkaria eta Kike Amonarriz Topaguneko presidentea elkartuko dira. Besteak beste, hiru gai hauek jorratuko dituzte: Jon Sarasuaren gogoeta; testuinguru ekonomiko berrian euskarak presentzia gehiago izateko gakoak; eta amaitzeko, jardunaldia etxeko leihotik jarraitzen ari diren ikus-entzuleek egindako galderak erantzungo dituzte -aukera ezberdinak zabalduko dira galderak egiteko: WhatsApp-a, twiterra eta posta elektronikoa-“.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.