Koronabirusa dela eta herrietako kiroldegiak itxi egin behar izan dituzte. Herritarrei ariketa fisikoa egiteko erraztasunak emateko, zenbait udalek eta hedabidek on-line baliabideak eskaini dituzte. Udalen kasuan, baliabide horietako asko erdaraz daude. Baten batzuk, ordea, euskaraz ala ele biz eskaini dituzte. Honakoa da udalek eta hedabideek etxean sasoian mantentzeko egun hauetan eskainitako euskarazko baliabideen zerrenda. Gehiagoren berri izan orduko osatuz joango gara.
Bermeo
Aktiba zaitez… etxean! izenburupean, Bermeoko Udala etxean kirola egiteko bideoak zabaltzen ari da egun hauetan bere sare sozialetan. Bermeoko kiroldegiko kirol monitore Arantza Ruilobaren proposamenak dira. Honakoak dira orain artekoak.
· Aktiba zaitez… etxean! 01. Kardio zirkuitoa + kore.
· Aktiba zaitez… etxean! 02. Tono zirkuitoa.
· Aktiba zaitez… etxean! 03. Gomakaz zirkuitoa.
Bortziriak
Nafarroa mendialdeko Ttipi-Ttapa hamabostekariak eta erran.eus webguneak, konfinamenduak irauten duen bitartean #EtxeanEgitekoAriketak kanala zabaldu dute, eta hainbat bideorekin ari dira eguneratzen kanala, egunero. Lesakako, Berako, Baztango eta mendialdeko hainbat kirolariren eta herritarren bideoak dira, proposamen ezberdinekin.
Hemen guztiak ikusgai: Etxean egiteko ariketak.
Hemen horietako bat ikusgai: Bego Viela fisioterapeutak prestatutakoa.
Gaintza
Gaintzako bi herritarrek, Kristina Askaraik eta Kristina Orbegozok, 28 kanalean Etxean bai… Geldirik ez! ekimena jarri dute abian. Iragarri dute egunero bideo bat igoko dutela nagusiek ariketa fisikoak egiten trebatzeko.
· Etxean bai, geldirik ez! (Arantxa Orbegozo). Lehen saioa.
· Etxean bai, geldirik ez! (Arantxa Orbegozo). Bigarren saioa.
Azalpenak euskaraz ematen dituzte.
· Etxean bai, geldirik ez! (Leire Laca). Meditazioa. Lehen saioa.
Oiartzun
Biyurrenea izeneko Facebookeko kontuan Egoa Alvaradoren bideo batzuk jarri dituzte. Egoa Oiartzungo kiroldegiko entrenatzailea izateaz gain, Crossfiteko txapelketetan lehiatzen da.
Bideoetarako lotura:
· Biyurrienea Oiartzun.
Bideoetan musika entzuten da, eta argibideak euskaraz daude.
Horrez gain, Kirolaisi eskola kirola kudeatzen duen enpresa da, eta youtubeko kanalean Eskola Kirola Etxean izeneko bideo bilduma jarri du, etxean kirola egiteko bideo labur ugarirekin:
· Kirolaisi XXI. Eskola kirola etxean (bideo labur ugari).
Argibideak euskaraz daude.
Deba
Debako Udalaren facebookeko kontuan esteka bat eskaini dute.
Bertan dagoen esteka horretan klik eginez gero, hainbat bideo ageri dira youtuben:
· Abilion, kirol kudeaketa eta errendimentua. Pilates, tonifikazioa eta fitness senior (ordu erdi inguruko hainbat bideo, bakoitza dagokion arloan antolatuta).
Monitoreak ariketa guztietarako azalpenak euskaraz eta gaztelaniaz ematen ditu.
Igorre
Igorreko Udalak bere webgunean kirola egiteko hainbat bideo igo ditu:
· Etxean ere egizu kirola.
Esteka horretan sartu eta lehenengo sei bideoak euskaraz daude.
Gainerakoan, Ismael Pereira Lopezek bere kabuz zumba etxean egiteko bi bideo jarri ditu Youtuben:
· Zumba etxean 1 (Ismael Pereira Lopez).
· Zumba etxean 2 (Ismael Pereira Lopez).
Monitoreak argibideak euskaraz ematen ditu, gaztelaniazko azpitituluekin.
Hemen lehenengoa ikusgai:
Tolosa
Udalaren dinamikatik at, Andu Martinez Rituerto herritarrak egunero-egunero arratsaldeko 17:30ak inguruan egiten du deialdia sare sozialen bitartez (Instagram eta Facebook) eta jarraitzaile kopurua etengabe goruntz doa.
Facebooken: https://www.facebook.com/andu.mtzderituerto
Euskaraz eta gaztelaniaz ari da ariketak proposatzen.
Tolosan bertan, Laskorain ikastolako soinketa irakasle Ainhoa Artolazabalek hainbat bideo prestatu ditu Familian izenburupean.
· Hemen guztiak ikusgai: Ainhoa Artolazabal. Familian.
Hemen, berriz, horietako bat (hirugarrena), bere horretan:
Urola Kosta
Urolako Komunikazio Taldeak #NiEtxeanZaintzenNaiz egitasmoa abiarazi du, eta herritarren ongizatearekin zerikusia duten ikus-entzunezko piezak eskaintzen joango da. Kirola, elikadura edota osasuna izango dira bideo horien ardatza eta abiapuntua, eta eskualdeko adituek emango dituzte gorputza zaintzeko gomendioak.
Lehenengoa, Zarauzko Gizarte Zerbitzuetatik martxan jarritako ekimenarekin batera heldu da. Izan ere, hirugarren adineko herritarrei zuzendutako jarduera fisikoa bultzatu asmoz, hainbat saio prestatuko ditu Zarauzko kiroldegiko monitore taldeak. Saio horiek Erlo Telebistan ikusi ahal izango dira egunero goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 18:00etan. Ikusgai egongo dira, era berean, Zarauzko Hitza, Urola Kostako Hitza eta Erlo Telebistako webguneetan ere.
Lehenengoa:
· #NiEtxeanZaintzenNaiz (Zarauzko kiroldegiko monitore taldea)
Bigarrena:
· #NiEtxeanZaintzenNaiz (Ainhize Azpiazu, Azkoitiko kirol orientatzailea)
ZUMBA EUSKARAZ
· Zumba etxetik denontzako saioa abiarazi du egun hauetan naiz.eus hedabideak. Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik, egunero eskainiko ditu saioak, astelehenetik ostiralera.
Hemen saio guztiak ikusgai.
Hemen, berriz, lehenengoa, bere horretan: Zumba, 1 (Elene Carreto).
YOGA EUSKARAZ
Egun hauetan yoga euskaraz egiteko Mikel Troitiño surflari eta kirolari zarauztarrak prestatutako lau saio, naiz.eus hedabidearen eskutik.
· Lehen ariketa: sua.
· Bigarren ariketa: airea.
· Hirugarren ariketa: ura.
· Laugarren ariketa: lurra.
HAURRENTZAKO YOGA EUSKARAZ
Youtubeko Amalurra Yoga Euskaraz kanalean, helduek zein haurrek yoga egiteko hainbat bideo daude, guztiak euskaraz.
· Yoga euskaraz saioa, 1.
· Yoga euskaraz saioa, 2.
· Haurrentzako yoga euskaraz. Erlearen arnasketa.
· Haurrentzako yoga euskaraz. Naturarekin esnatuz.
Hemen horietako bat ikusgai:
‘Haurrentzako yoga euskaraz. Erlearen arnasketa’.
GIMNASIA ARIKETA ERRAZAK, AITONA-AMONENTZAT
Oiartzungo Iratz Inziartek eta Martxel Bereauk adin guztientzat aproposak diren gimnasia ariketak proposatzen dituzte. Hemen ikusgai.
KONTZENTRAZIOA MANTENTZEKO ERLAXAZIO ARIKETAK
Euskal heziketarako Hik Hasi aldizkariak plazaratutako Marina Pintosen Orain. Kontzentrazioa lantzeko erlaxazio ariketak CDa osorik eskuragai jarri dute egun hauetan youtuben, 12 bideotan.
Hemen entzun daitezke guztiak.
Hemen lehenengoa, bere horretan: