Hasiera » Zehaztu gabe » Udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak Zumaiatik Lekeitiora izango dira aurten

Udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak Zumaiatik Lekeitiora izango dira aurten

Ibiltaria izango da aurten ere UEMAk antolatutako ekimena, ekainaren 29tik uztailaren 5era, eta Zumaiatik Lekeitiorako bidea egingo dute parte hartuko duten gazteek. Otsailaren 19an zabalduko da izena emateko epea. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da topeketen helburua.

Euskararen inguruan herritarrak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko ekimenak dira UEMAren ildo nagusietako bat azken rteotan. Horren baitan, euskararen arnasguneei buruzko hezkuntza proiektua sortu zuen UEMAk duela lau urte, eta azken ikasturteetan UEMAko herrietako ikastetxe guztietan aritu dira lanean UEMAko teknikariak, Haur Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleekin. Ikasleen artean hizkuntza ekologiaren diskurtsoa zabaltzea eta arnasguneen garrantzia nabarmentzea da proiektuaren helburua, gazteei euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia ikusarazteaz gain.

Proiektua are gehiago garatzeko, hezkuntza arautuaren mugak gainditu eta udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak eta udalekuak antolatu ditu UEMAk azken hiru urteotan. Iaz, lehen aldiz, ibiltaria izan zen ekimena, eta 60 gaztek hartu zuten parte. Euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea da helburua, euskararen lurgunea hedatzen jarraitzeko. Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak gaiaren inguruan sentsibilizatuta, ahalduntze kolektiborako urratsa eman nahi da urteroko topaketa hauekin.

Bideoa: iazko parte hartzaileek egindako bideoa, aurtengo topaketetarako deialdia eginez.

Hemen, berriz, informazio osagarria, PDFan

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· UEMAko gazteen topaketea Zumaiatik Lekeitiora egingo dabe (bizkaie.eus, 2020-01-21).
· Zumaian hasiko da UEMAk antolatutako euskararen aldeko ekimen ibiltaria (Baleike, 2020-01-21).
· UEMAren gazteentzako topaketak Zumaiatik Lekeitiora izango dira aurten (Europa Press, 2020-01-21).
· Udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak Zumaiatik abiatuko dira aurten (zumaia.eus, 2020-01-21).
· Udalerri euskaldunen gazte-topaketa ibiltaria Zumaiatik Lekeitiora izango da (gipuzkoa.eus, 2020-01-24).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.