UEMAko kide diren 87 herrietan egun hauetan ari dira banatzen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urtean bi aldiz paperean argitaratzen duen aldizkariaren zenbaki berria. UEMAko kide diren udaletako etxe guztietara banatzen da Berripapera, eta 109.000 aleko tirada du. 2019ko abenduko zenbakia da argitaratu berri dena.
uema.eus webgunean eta sare bideetan UEMAren jarduna jarraitzeko modua baldin badago ere, oraindik herritarren zati handi batengana heltzeko ezinbestekoa da informazioa paperean argitaratzea eta etxeraino banatzea. Helburu horrekin sortu zen UEMAren Berripapera, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen ildo eta ekimen nabarmenenak zabaltzeko.
2019ko abenduko zenbaki honetan, honakoak dira gai nagusiak: agintaldi berrirako erronkei erantzuteko urrian UEMAren batzar nagusiak zuzendaritza batzorde berria eta lehendakari berri hautatu izana, Arnasa Gara kanpaina eta Kartzela serie digitala, IƱaki Arregi ikerketa bekaren saridunak, #EuskaraTurismoa jardunaldia, edota UEMAk arnasguneei buruzko hezkuntza proiektua berritu eta webgune berri batean bildu izana, besteak beste.
Hemen irakur daiteke, osorik: UEMAren Berripapera, 50. zenbakia (PDFan).
Orain arteko zenbaki guztiak, berriz, UEMAk Issuu webgunean duen gunean irakur daitezke, PDFan: issuu.com/uema_eus