Azaroaren 21ean Orion izandako Euskara eta turismoa: aukerak eta arretaguneak jardunaldiaren edukia da honakoa. Zehazki, hitzaldi, aurkezpen eta mahai-inguru guztien bideoak bildu ditugu.
Euskara eta turismoa nola uztartu eta euskara turismo eskaintzan nola eta zertarako nabarmendu aztertzeko jardunaldia izan zen, udalerri euskaldunetako herri turistikoenetan azken urteotan sortutako kezkak aztertzeko, hausnarketak partekatzeko eta lanerako ildo berriak zehazteko.
UEMAk eta Udako Euskal Unibertsitateak antolatu zuten, Orioko Udalaren laguntzarekin.
BIDEOAK:
· #EuskaraTurismoa jardunaldiaren laburpen bideoa (1:38)
· Antolatzaileen harrerako hitzak (9:31)
· Jon Elzoren hitzaldiaren sarrera (4:02)
· Jon Elzoren hitzaldia: “Euskararen eta turismoaren arteko uztarketa” (49:48)
· Hizlari gonbidatua: Jean Yves Agard (Bordeleko KEDGE enpresaritza eskola). Hitzaldia, euskarara bikoiztuta: «Reconciling economy, tourism, identity and culture: urgent strategic choices for the development and attractiveness of the territory! (the case of the Perigòrd)». (1:20.36)
· Itxaso Olaizola, Kutxa Ekoguneko teknikaria: “Hizkuntza-ekologia: turismoa eta hizkuntza garapena” (45:45)
· Inhar Agirrezal, arkitektoa eta UEUko kidea: “Turista jasangarriaz” (43:49)
Mahai-ingurua: Euskararen presentzia eta sustapena turismoan; ikuspegi ezberdinetatik aztertuta (1:26:36)
- Idurre Lukas (Bizibiziki enpresa, Ikerketa eta iraunkortasun arduraduna)
- Iker Goiria (Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismoko zuzendaria)
- Esther Facchin (Zarauzko turismo teknikaria)
- Gotzon Barandiaran (Idazlea, Dijitalidadeako kidea, JALGI ekimeneko kidea-Ahotsenearen izenean, UEUkidea)
- Dinamizatzailea: Jon Elzo.