Hasiera » Zehaztu gabe » Arnasguneen astea, gaurtik aurrera Egunean Behin jokoan

Arnasguneen astea, gaurtik aurrera Egunean Behin jokoan

Euskararen arnasguneak, udalerri euskaldunak, euskararen arnasguneen garrantzia nabarmendu nahi duen Arnasa gara kanpaina eta honen baitan sortu den Kartzela serie digitala izango dira protagonista aste honetako Egunean Behin jokoan.

Irailaren amaieran eman zitzaion hasiera Arnasa gara kanpainari. Arnasguneek euskararentzat eta Euskal Herriarentzat duten garrantzia nabarmentzea da kanpainaren helburua, herritarrek horren kontzientzia har dezaten.

UEMA eta 3ko Ituna (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa) dira kanpainaren sustatzaile nagusiak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien laguntzarekin eta kanpainan parte hartzen ari diren 22 udalerrirekin batera. Kanpainaren lehen fasean, udalerri euskaldunetako herritarrei helarazi nahi izan zaie mezua, eta horretarako 22 ekitaldi egin dira. Kanpainaren bigarren fasean, berriz, gainerako euskal herritar guztiei emango zaie arnasguneen garrantziaren berri. Horretarako, pasa den ostiralean Durangoko Azokaren egitarauaren baitan aurkeztu zen Kartzela serie digitala izango da bitarteko nagusia.

Hiru Damatxok ekoitzi duen Kartzela serie digitala gaurtik aurrera izango da ikusgai kartzela.eus webgunean, eta baita EiTBren Nahieran plataforman ere, aste osoan zehar. Egunean Behin jokoan ere, aste honetan izango dira gaiarekin lotutako galderak.

Euskara sustatzea eta euskal kultura ezagutaraztea da mugikorreko ‘Egunean behin’ jokoaren helburua. CodeSyntax enpresak garatu du aplikazioa, eta martxoan argitaratu zuenetik etengabe gora egin du eguneroko erabiltzaile kopuruak. Pasa den astean, esaterako, 50.000 erabiltzaileren muga gainditu zuen. Erabiltzaileek tribial moduko hamar galdera erantzun behar dituzte egunero.

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· ‘Arnasa gara’ kanpaina aurkeztu du UEMAk beste hainbat erakunderekin batera, arnasguneek duten garrantzia nabarmentzeko (uema.eus, 2019-09-30).
· Euskararen eta arnasguneen garrantzia nabarmendu dute Nafarroako Gobernuak eta Euskarabideak ere, UEMArekin eta hainbat udalekin batera (uema.eus, 2019-11-12).
· ‘Kartzela’ serie digitalak arnasguneen balioa agertuko du (naiz.eus, 2019-12-04).
· Hiru Damatxo y EITB presentarán en la Feria de Durango la serie digital Kartzela (La Vanguardia, 2019-12-04).
· ‘Kartzela’ serie digitala aurkeztuko dabe Hiru Damatxo eta EITBk Durangoko Azokan (bizkaie, 2019-12-05).
· ‘Kartzela’ serie digitalaren aurkezpenarekin emango zaio hasiera ‘Arnasa gara’ kanpainaren bigarren faseari (ZuZeu, 2019-12-05).
· ‘Kartzela’ serieak arnasguneetako gazteak ekarriko ditu pantailetara
(El Diario Vasco, 2019-12-05).
· Arnasguneetako herritarrak ahalduntzeko egitasmo bat aurkeztu dute (berria.eus, 2019-09-30).
· ‘Arnasa Gara’ aurkeztu dabe, euskerearen arnasguneen ahalduntzea eta autortzea sustatzeko (bizkaie, 2019-09-30).
· Euskararen arnasguneen ahalduntzea eta aitortza sustatzeko ‘Arnasa Gara’ ekimena aurkeztu dute (Europa Press, 2019-09-30).
· Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru aldundiek eta UEMAk Arnasa Gara ekimena aurkeztu dute, euskararen arnasguneen ahalduntzea eta aitortza sustatzeko (irekia.eus, 2019-09-30).
· El Gobierno Vasco, las diputaciones forales de Gipuzkoa y Bizkaia, y UEMA presentan Arnasa Gara, una iniciativa que busca empoderar y reconocer la importancia de los denominados ‘arnasgunes’ (irekia.eus, 2019-09-30).
· Euskararen arnasguneen garrantzia azpimarratzeko kanpaina aurkeztu dute (eitb.eus, 2019-09-30).
· Buscan impulsar el empoderamiento de los municipios con una mayoría euskaldun (eitb.eus, 2019-09-30).
· Euskararen arnasguneen ahalduntzea eta aitortza sustatzera dator Arnasa Gara ekimena (uztarria.eus, 2019-09-30).
· Euskararen arnasguneek duten garrantzia nabarmenduko dute ‘Arnasa gara’ kanpainarekin (Goierriko Hitza, 2019-09-30).
· Euskararen arnasguneen ahalduntzea eta aitortza sustatzera dator Arnasa Gara ekimena (Urola Kostako Hitza, 2019-09-30).
· Euskararen arnasguneen ahalduntzea eta aitortza sustatuko du ‘Arnasa Gara’ ekimenak (naiz.eus, 2019-09-30).
· Arnasguneen garrantzia azpimarratzen duen ‘Arnasa gara’ kanpaina aurkeztu dute gaur (Busturialdeko Hitza, 2019-09-30).
· Arnasguneen garrantzia azpimarratzen duen ‘Arnasa gara’ kanpaina aurkeztu dute (Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, 2019-09-30).
· La iniciativa Arnasa Gara buscará empoderar y valorar los «arnasgunes» (Gara, 2019-10-01).
· Euskararen arnasguneen ahalduntzea eta aitortza sustatzeko (Noticias de Gipuzkoa, 2019-10-01).
· Arnasa gara. Euskararen arnasguneen ahalduntzea eta aitortza sustatzea du helburu egitasmo honek (gipuzkoa.eus, 2019-09-30).
· Arnasa Gara ekimena aurkeztu dute (El Correo, 2019-09-30).
· Arnasa Gara ekimena Aramaiora be iritsiko da (aramaio.eus, 2019-09-30).
· ‘Arnasa gara’ kanpaina aurkeztu du UEMAk arnasguneek duten garrantzia nabarmentzeko (erran.eus, 2019-10-01).
· Arnasguneak kartzelan (zuzeu.eus, 2019-10-01).
· Arnasguneak ahalduntzeko ekimena abian da (Gaztezulo, 2019-10-01).
· ‘Arnasa Gara’ ekimena aurkeztu dute, euskararen arnasguneetako biztanleen ahalduntzea eta aitortza helburu (Hamaika Telebista, 2019-09-30).
· Euskararen arnasguneen ahalduntzea eta aitortza sustatzera dator Arnasa Gara ekimena (karkara.eus, 2019-10-01).
· Euskara, herriaren oxigenoa (Tolosaldeko Ataria, 2019-10-07).
· Hegaka, kaiola batean (Tolosaldeko Ataria, 2019-10-07).
· Arnasa Gara, ikusentzunezko proiektu bat arnasguneen ahalduntzerako (sustatu.eus, 2019-10-02)


Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.