Hasiera » arnasguneak » Ikasleentzako tailer berria sortu du UEMAk, kontzientzia hartu eta euskarari eutsi diezaioten

Ikasleentzako tailer berria sortu du UEMAk, kontzientzia hartu eta euskarari eutsi diezaioten

Udalerri euskaldunetan modu naturalean aritzen dira euskaraz haur eta gazte gehienak eskolan, lagunartean eta kalean. Adin zehatz batetik aurrera, ordea, arnasguneetatik atera eta inguruko beste herriren batera joan behar izaten dute ikastera.

Pauso hori eman aurretik garrantzitsua da haurrek eta gazteek euskararen inguruko kontzientzia hartzea, euskari eutsi diezaioten eta inguruko herrietan ere euskararen arnasa zabal dezaten.

Horretarako tailer berria sortu du UEMAk. Aste honetan eman du lehen aldiz, Larrabetzuko eskolan. LH6ko ikasleekin aritu ziren UEMAko teknikariak, soziolinguistika edukiak lantzen: hizkuntza batentzat arnasguneak zein garrantzitsuak diren, ikasleek eguneroko hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko ariketak egiten, ikastera gune ez hain euskaldunetara joaten direnean aurkituko dituzten egoerak aurreikusten, eta abar.

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Ia 4.000 ikaslerengana helduko da ikasturte honetan UEMAren hezkuntza proiektua (uema.eus, 2016-09-29).
· Euskararen arnasguneen gaia ikasleekin lantzeko ikastaroa egin dute (Oarsoaldeko Hitza, 2016-09-16).
· UEMAren hezkuntza proiektua, udalerri euskaldunetarako ekarpen berria eta iraunkorra (uema.eus, 2016-04-13).
· Soziolinguistika ikasgeletan txertatuz (Urola Kostako Hitza, 2016-04-15).
· UEMAren hezkuntza proiektua, esperimentaziotik harago (zarauzkohitza.eus, 2016-04-13).
· UEMAren hezkuntza proiektua, udalerri euskaldunetarako ekarpen barria eta iraunkorra (bizkaie.eus, 2016-04-15).

· Gazte euskaldunentzako ikastaroa antolatu dau UEMAk (bizkaie.eus, 2019-05-04).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.