Hasiera » Zehaztu gabe » UEMAren klika eta konpromisoa: euskara erdigunean kokatzeko lana biderkatzea

UEMAren klika eta konpromisoa: euskara erdigunean kokatzeko lana biderkatzea

[Euskalgintzako eta erakunde publikoetako ordezkariek elkarrekin egin zuten atzo kilometro bat Bastidan Korrikan. Argazkia: Endika Portillo/Foku – Berria].

AEK-ren ekimenez, euskalgintzako eta erakunde publikoetako hainbat ordezkarik bat egin zuten atzo Bastidan, Korrikaren kilometro bat elkarrekin egiteko eta bakoitzak konpromiso zehatz bat hartzeko. Bertan izan zen UEMA ere, eta UEMAren izenean hartutako konpromisoa sinatu zuen UEMAko lehendakari Josu Labakak.

Zehazki, “euskara eta euskararen normalizazioa politikaren erdigunean kokatzea, UEMAko kide diren 86 udaletan herritarrei zerbitzu guztiak euskaraz eskaintzea, eta udaletan hizkuntzaren gaia zeharlerrotasunez lantzea” dira UEMAk hartutako hiru konpromisoak.

Hiru konpromiso horiek bete ahal izateko UEMAk hartuko dituen neurriak ere zehazten ditu atzo UEMAk sinatutakoak. Honakoak, zehazki:

· Agintaldi berrian kargua hartuko duten hautetsi eta udal ordezkari guztientzat, UEMAk berariaz prestatuko du euskararen inguruko trebakuntza saioa, udalekin eta teknikariekin elkarlanean. Agintaldi berriko hautetsi guztien kontzientziazioan eta ahalduntzean eragingo da, udalerri euskaldunen berezitasunen, euskararen arnasguneen garrantziaren eta hizkuntza ekologiaren ikuspegiaren berri emanez hautetsiei, aurrez aurre egingo diren saioetan.


· Herritar guztiek eskubide osoa dutenez euskara izateko udalarekin eta administrazio publikoekin duten harremanaren eta izapideen hizkuntza, UEMAk berariaz zainduko eta bermatuko du UEMAko kide diren 86 udaletan herritarrei zerbitzu guztiak euskaraz eskaintzea, eta beste adminstrazioak gurean ematen dituen zerbitzuak ere euskaraz izan daitezen bermatzeko zubi lanak egingo ditu.

· UEMAtik azken urteetan hizkuntza politikaren zeharlerrotasuna azpimarratu eta adibideen bidez erakutsi dugu hizkuntza politika ez dela euskara sailetatik soilik egiten, horregatik udaletan hizkuntzaren gaia zeharlerrotasunez lantzeko neurriak hartuko ditu UEMAk, udal langileak trebatuz eta hautetsiak kontzientziatuz, euskarak zeharlerrotasuneko gain bat izan dadin.


Gai honi buruzko material osagarria:
· UEMAren klika 21. Korrikan (dokumentua, PDFan).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.