Hasiera » Zehaztu gabe » UEMA ere Korrikarekin bat

UEMA ere Korrikarekin bat


AEK eta Korrika bateko eta besteko eragileekin bilerak egiten ari dira, 21. Korrikaren mezuaren berri emateko, erakunde publikoek eta euskalgintzako eragileek euskararekin duten konpromisoa berresteko. Bilera erronda horren baitan, Mertxe Mugika AEK-ko koordinatzaile nagusiarekin eta Asier Amondo Korrika-ren arduradunarekin bildu da UEMAko lehendakari Josu Labaka, Azpeitian.

Ohi bezala, UEMAk bat egingo du Korrikarekin aurten ere. Josu Labaka lehendakariak “herritarren euskalduntzean AEK-k egindako lana nabarmendu eta eskertu” nahi izan du, euskararen normalizazioa lortzeko euskalduntzean eta alfabetatzean AEK-k egindako lana goraipatzearekin batera.



Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.