Hasiera » Zehaztu gabe » Udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak, ekainaren 26tik 30era

Udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak, ekainaren 26tik 30era

Ibitaria izango da aurtengo ekimena, eta Usurbildik Arantzarako bidea egingo dute parte hartuko duten gazteek.
Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago, martxoaren 31 arte. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko asmoz antolatu ditu topaketa hauek UEMAk, hirugarren aldiz.

Herritarren kontzientziazioa eta sentsibilizazioa da UEMAren ildo nagusietako bat azken urteotan. Horren baitan, euskararen arnasguneei buruzko hezkuntza proiektua sortu zuen UEMAk duela hiru urte, eta azken ikasturteetan UEMAko herrietako ikastetxe guztietan aritu dira lanean UEMAko teknikariak, Haur Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleekin. Ikasleen artean hizkuntza ekologiaren diskurtsoa zabaltzea eta arnasguneen garrantzia nabarmentzea da proiektuaren helburua, gazteei euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia ikusarazteaz gain.

Proiektua bere osotasunean garatzeko, eta hezkuntza arautuaren mugak gainditu nahian, udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak eta udalekuak antolatu ditu UEMAk azken bi urteotan. UEMAko lehendakari Josu Labakaren hitzetan, “azken batean, euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea da helburua, euskararen lurgunea hedatzen jarraitzeko. Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak gaiaren inguruan sentsibilizatuta, ahalduntze kolektiborako urratsa eman nahi da urteroko topaketa hauekin”.

Honakoa da aurtengo topaketa  iragartzeko bideoa:

Hemen, berriz, informazio osagarria, PDFan:

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.