Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak hizkuntza politikaren zeharlerrotasunari bete-betean eragiten dion erantzuna helarazi dio UEMAri, honek Kontseiluarekin batera Lurralde Antolaketarako Gidalerroen harira egindako alegazio, ohar eta iradokizunei erantzunez. Zehazki, “lurralde antolamenduak ez du bere eremua gainditu behar hizkuntzarekin lotutako eremuetan sartzeko” dio Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze saileko zuzendari Ignacio de la Puerta Ruedak sinatutako erantzun ofizialak.
UEMAk eta Kontseiluak 2016ko irailean aurkeztu zituzten EAEko lurralde antolaketarako gidalerroak berritzerakoan kontuan hartzeko proposamenak, euskararen normalizazioa aintzat hartuz. Iaz, urte hasieran jakin zen euskara helburuetatik kendu zuela Eusko Jaurlaritzak EAEko Lurraldea Antolatzeko Gidalerroen Berrikuspeneko Hasierako Onarpenaren dokumentutik. Zehazki, idazketa berrian galdu egin zen Lurraldean euskararen benetako koofizialtasun erreala sustatzea aipamena. Horrez gain, arnasguneak babestea eskatzen zuen lurralde-gidalerroa (Arnasguneak babestea) ere kendu egin zuten. Erabakia atzerapausotzat jo zuten orduan UEMAk eta Kontseiluak, elkarrekin argitaratutako prentsa oharrean. Helegitea jarri zuen UEMAk, eta orain heldu da erantzuna. Zenbait iradokizun eta proposamen kontuan hartu badira ere, oro har, oinarrian dago gakoa: lurralde antolamenduak hizkuntzarengan eraginik ez duela eta biak ez direla nahasi behar nabarmentzen du Eusko Jaurlaritzak.
Gai hau, ordea, luze eta sakon aztertu dute euskalgintzak, unibertsitateak eta erakunde publikoek elkarrekin antolatutako Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldietan, azken lauzpabost urteotan. Azken jardunaldia, esaterako, pasa den urrian izan zen, UEMAk, Kontseiluak, UEUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Besteak beste, hainbat arkitektok eta unibertsitateko irakaslek landu zuten gaia, hizpidera ekarriz lurralde antolaketaren baitan hizkuntza korridoreek zer-nolako garrantzia duten ingurune oso baten hizkuntza ohituren aldaketan.
Orain, jardunaldi haietako hausnarketa eta ondorioak kontuan hartu gabe, kontrako norabidean heldu da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna.
EAEko lurralde antolaketarako gidalerroak berritzerakoan kontuan hartzeko proposamenak dira, euskararen normalizazioa aintzat hartuz;
Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Euskara lurralde antolaketatik at dagoele berretsi du Jaurlaritzak (Berria, 2019-02-05. Orrialdea hemen, PDFan).
· Lurraldea eta Hizkuntza: arnasguneen prebentziotik garapenera (2018ko jardunaldien inguruko informazio guztia).
· Euskara ez dagokio lurralde antolaketari, Jaurlaritzaren ustez (Berria, 2018-03-13).
· UEMAk eta Kontseiluak atzerapausotzat jo dute EAEn lurraldea antolatzeko gidalerroetan euskara helburuen artetik kendu izana (uema.eus, 2018-02-01).
· Euskararen ofizialtasun “erreala” lurraldea antolatzeko tresnatik at (Berria, 2018-02-01).
· EAEko Lurralde Antolaketarako Gidalerro berrietan euskara-ikuspegia txertatzeko proposamena (PDFa).
· Lurralde Antolaketarako Gidalerroetan hizkuntza normalizaziorako proposamenak aurkeztu dituzte UEMAk eta Kontseiluak (uema.eus, 2016-09-14).
· Euskararen arnasguneak indartu eta garatzeko proposamenak aurkeztu dizkiote UEMAk eta Kontseiluak Eusko Jaurlaritzari (europapress.es, 2016-09-14).
· Lurralde Antolaketarako Gidalerroetan hizkuntza normalizaziorako proposamenak aurkeztu dituzte UEMAk eta Kontseiluak (kontseilua.eus, 2016-09-14).
· Lurralde antolaketarako gidalerroetan hizkuntza normaltzeko proposamenak aurkeztu dituzte UEMAk eta Kontseiluak (berria.eus, 2016-09-14).
· Lurraldea Antolatzeko Gidalerroetan euskara indartzeko proposamena (Gara, 2016-09-15).
· Euskerearen arnasguneak indartzeko proposamenak egin deutsez UEMAk eta Kontseiluak Jaurlaritzeari (bizkaie.biz, 2016-09-15).
· Udalerri euskaldunenetan hizkuntza politikaren zeharlerrotasuna gakoa dela nabarmendu dute #erronkak jardunaldian (2017-11-22).