Egitasmo zehatzek udalerrian izango luketen eragin linguistikoa aztertzeko eta Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egiteko dirulaguntzak ematen ditu UEMAk 2015 urteaz geroztik, eta gaur argitaratu du 2018an jasotako eskaeren eta emandako laguntzen ebazpena. Zehazki, bi udalek egin dute eskaera deialdi honetan, eta biek jasoko dute laguntza: Izurtzako Udalak eta Bakioko Udalak.
[Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak herrian izango lukeen eragin linguistikoa aztertuko dute
Bakioko -irudian- eta Izurtzako udalek].
Izurtzako Udalak 2.554 euro jasoko ditu Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egiteko. Bakioko Udalak, berriz, 2.178 euro. Guztira, beraz, 4.732 euro bideratu ditu UEMAk 2018an Eragin Linguistikoaren Ebaluazioak egiteko laguntza eskatu duten udaletara. Bi kasuetan Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak udalerri horietan izango luketen eragin linguistikoa aztertuko dute udalek, behar izanez gero neurri zuzentzaileak ere kontuan hartzeko eta ezartzeko.
Hemen osorik UEMAk gaur argitaratutako ebazpena:
· Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa: 2018ko diru laguntzen ebazpena (PDFan).
Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Eragin Linguistikoaren Ebaluazinorako laguntzinoa jasoko dabe Izurtzak eta Bakiok (bizkaie.biz, 2019-01-08).