Hasiera » argitalpenak » UEMAren Berripapera (48. zenbakia, 2018ko abendua)

UEMAren Berripapera (48. zenbakia, 2018ko abendua)

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urtean bi aldiz paperean argitaratzen duen aldizkariaren zenbaki berria kalean da. UEMAko kide diren udaletako etxe guztietara banatzen da Berripapera, eta 100.000 aleko tirada du. 2018ko abenduko zenbakia da argitaratu berri dena, eta egunotan ari dira zabaltzen UEMAko herrietan.

uema.eus webgunean eta sare bideetan UEMAren jarduna jarraitzeko modua baldin badago ere, oraindik herritarren zati handi batengana heltzeko ezinbestekoa da informazioa paperean argitaratzea eta etxeraino banatzea. Helburu horrekin sortu zen UEMAren Berripapera, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen ildo eta ekimen nabarmenenak zabaltzeko.

2018ko abenduko zenbaki honetan, udalerri euskaldunen prebentziotik garapenerako urratsen inguruko hausnarketa eta jardunaldia da gai nagusia. Horrekin batera, udalerri euskaldunetako osasun zerbitzu publikoetako langileen hizkuntza gaitasunaren inguruko azterketa, gazteentzako hezkuntza proiektua edota Euskaraldia ere hizpide da aldizkariaren 8 orrialdeetan barrena, azken hilabeteotako beste hainbat konturi buruzko albisteekin batera. Hemen irakur daiteke, osorik: UEMAren Berripapera, 48. zenbakia (PDFan).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.