2018. urtean zehar egindako bi ebaluazio-aldietan Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria egiaztatu duten erakunde publiko eta pribatuei dagokien ziurtagiria banatu zien atzo Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Guztira, 20 erakundek jaso zuten ziurtagiria. Horien artean, lau udalek. Laurak UEMAko kide diren udalak dira: Itsasondoko Udala, Tolosako Udala, Otxandioko Udala eta Zestoako Udala.
Bikain 10, zurekin hamaika! lelopean, Bikain ziurtagiriak banatu zituen atzo hamargarren aldiz Eusko Jaurlaritzak, Gasteizko Europa jauregian egindako ekitaldian. Guztira 2o erakunde publikok eta pribatuk jaso dute aurten ziurtagiria. Horietatik hamaikak goi mailako Urrezko Bikain ziurtagiria, zazpik zilarraezkoa eta bik oinarrizkoa. Urrezko Bikain ziurtagiria jaso dutenen artean, zehazki, lau udal daude, eta laurak Udalerri Euskaldunen Mankomunitaeko kide dira: Itsasondo, Tolosa, Otxandio eta Zestoako udalak, zehazki.
Ekitaldian, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak eta Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak hartu dute parte. Bertan izan dira Zestoako, Tolosako, Itsasondoko eta Otxandioko alkateak eta udal ordezkariak ere. UEMAko zuzendaritza batzordekidea eta Zestoako alkatea den Josetxo Mendizabal, esaterako, gustura agertu zen jasotako aitortzarekin: “Azaroan jakin genuen ziurtagiria jasoko genuela eta gustura hartu genuen albistea. Horrelako ziurtagiri bat jasotzeak egindako lana aitortzen du eta babesa ematen du”.
Honakoak dira 2018ko Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria jaso duten erakundeak:
· ELKARKIDETZA BGAE (oinarrizkoa).
· IKEI RESEARCH & CONSULTANCY, S.A. (oinarrizkoa).
· CENTRO DE ESTUDIOS INATEC (tarteko maila).
· EUSKALDUNA JAUREGIA (tarteko maila).
· FCC MEDIOAMBIENTE, S.A. (HERNANI-URNIETA) (tarteko maila).
· GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA UPV/EHU (tarteko maila).
· GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEA (UPV/EHU) (tarteko maila).
· GKN DRIVELINE ZUMAIA (tarteko maila).
· MUTUALIA (GIPUZKOA) (tarteko maila).
· ABELUR KOOPERATIBA ELKARTEA (goi maila).
· BETIKO IKASTOLA S.COOP (goi maila).
· FAGOR KOOPERATIBA (goi maila).
· LEA ARTIBAI IKASTETXEA (goi maila).
· ITSASONDOKO UDALA (goi maila).
· TOLOSAKO UDALA (goi maila).
· OARSOALDEA GARAPEN AGENTZIA (goi maila).
· OTXANDIOKO UDALA (goi maila).
· UNIBERTSITATE ZERBITZUETARAKO EUSKAL IKASTETXEA (goi maila).
· UZEI (goi maila).
· ZESTOAKO UDALA (goi maila).
· ZURRIOLA IKASTOLA IKE (goi maila).