Hasiera » Euskaraldia » Udalerri euskaldunetan ere Euskaraldia borborka

Udalerri euskaldunetan ere Euskaraldia borborka

Astebete besterik ez da falta Euskaraldia hasteko. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena, eta data hurbildu ahala, herrietan biderkatzen ari dira izena eman duten herritarrak ahalduntzeko eta herritarrei informazioa emateko bilerak, trebakuntza tailerrak eta girotze saioak.

Berariaz eskatu duten herrietan, UEMAko teknikariak ere buru-belarri dabiltza azken egun hauetan, herrietako batzordeekin zein udalekin elkarlanean, herritarrak trebatzeko saioak gidatzen. Aste honetan, zehazki, teknikari guztiak ia egunero ibili dira herrietan, Ahobizi zein Belarriprest roletan ariko direnen zalantzak argitzen, eta Euskaraldiari buruzko azalpen orokorrak ematen. Hurrengo egunetan ere etenik gabe jarraituko dute bateko eta besteko saioek.

Azken egunotako bileren, girotze saioen edota trebakuntza tailerren argazkiak dituzue honakoak.

[Eako saioa, UEMAko teknikari Ibon Aginagarekin].

[Otxandioko saioa, azaroaren 14an, UEMAko teknikari Maier Ugartemendiarekin].


[Gazteluko saioa, urrian, UEMAko teknikari Imanol Harorekin].


[Azaroaren 6an Berako saioan bildutako herritarrak, UEMAko teknikari Miren Etxenikerekin].

[Berako saioa, azaroaren 15ean, UEMAko teknikari Miren Etxenikerekin].

[Zumaiako saioa, azaroaren 14an, UEMAko teknikari Axun Larbururekin].

[Gabiriko saioa, azaroaren 9an, UEMAko teknikari Eneritz Albizurekin].

[Gatikako saioa, azaroaren 13an, UEMAko teknikari Goizane Aranarekin]

[Aramaioko saioa, azaroaren 13an, UEMAko teknikari Jokin Urangarekin]

[Mallabiako saioa, azaroaren 13an, UEMAko teknikari Maier Ugartemendiarekin].

[Areatzako saioa, atzo, UEMAko teknikari Maier Ugartemendiarekin].

[Etxalarko saioa, atzo, UEMAko teknikari Miren Etxenikerekin].

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.