Hasiera » arnasguneak » Bertako merkataritza sustatzeko kanpaina abiarazi dute Leitzan, UEMAren laguntzarekin

Bertako merkataritza sustatzeko kanpaina abiarazi dute Leitzan, UEMAren laguntzarekin

Leitzako Kaxkabeltza merkatari elkarteak herriko merkataritza sustatzeko eta merkataritzan euskara ere kontuan hartzeko kanpaina abiarazi du gaur, UEMAren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Bi aste iraungo da kanpainak, eta herriko dendetan erostea herriari bizirik eusteko eta herria garatzeko zein garrantzitsua den nabarmendu nahi dute. Merkataritza euskalduntzeko UEMAren ildoaren bat egiten duenez kanpainak, UEMAren laguntza ere izan du Kaxkabeltza elkarteak. Era berean, udalerri euskaldunen garapenarekin lotutako ekimenen baitan ere kokatu du UEMAk kanpaina hau, udalerri euskaldunak garatzea arnasguneen izaerari eusteko ezinbestekoa delakoan.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.