Hasiera » hezkuntza » Salto udalekuak: lehen eguna (uztailak 10)

Salto udalekuak: lehen eguna (uztailak 10)

Lehen egunaren laburpena edo kronika, udalekuetan parte hartzen ari diren gazteen hitzetan:

“Iritsi zen eguna. Udalerri euskaldunetako hainbat gazte eta bost begirale elkartu ginen Zestoako plazan.
Lehen agurrak egin eta bereahala abiatu ginen Sastarrain baserri eskolara, taldean, oinez.
Bide zoragarri honetan elkarrekin lehen hitzak egin ondoren, helmugara iritsi orduko hasi ginen lehen jolasak egiten.
Jende jatorrez inguratuta geundela ohartu ginen, astebeteko egonaldi zoragarria daukagula aurretik alegia.
Sastarrain baserri eskola leku paregabean dago, eta naturarekin harremanetan egoteko aukera ederra eskaintzen digu:
mendiak, erreka…
Eguraldia ere oso ona daukagu eta ez dago gozatzeko aitzakirik!
Bihar idatziko dugu gehiago. Orain, jolasera goaz!”.

ARGAZKI BILDUMA:
· Udalekuetako jardueren argazkiak, hemen ikusgai.

Gai honi buruzko informazio osagarria:

· Gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko udalekuak aurkeztu dituzte (uema.eus, 2018-03-23).
· UEMAk antolatutako udalekuak hasiko dituzte bihar, Zestoan (Urola Kostako Hitza, 2018-07-09).
· UEMAko 87 herrietako gazteek udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak hasiko dituzte asteartean, Zestoan (Europa Press, 2018-07-09).
· Udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak antolatu ditu aurten UEMAk, lehen aldiz (uema.eus, 2018-03-16).
· Udalerri euskaldunetako gaztetxoentzat udalekuak antolatu dituzte (Berria, 2018-03-23).
· ‘Salto!’, udalerri euskaldunetako gazteei zuzendutako lehen udalekuak (El Diario Vasco, 2018-03-23).
· Gazteak euskararen eragile aktibo bihurtzeko udalekuak antolatu ditu UEMAk lehen aldiz (Europa Press, 2018-03-23).
· Zestoan egingo ditu UEMAk gazteentzako lehen udalekuak (Urola Kostako Hitza, 2018-03-23).
· Udalerri euskaldunetako gaztetxoentzako udalekuak antolatu ditu UEMAk (naiz.eus, 2018-03-26).
· UEMAk 15 eta 18 urte arteko gazteentzako udalekuak antolatu ditu (oñati.eus, 2018-03-28).
· Udalerri euskaldunetako gazteek elkar ezagutzeko udalekuak antolatu ditu lehenekoz UEMAk (goiena.eus, 2018-03-31).
· UEMAren udalekuetara joateko aukera Arbizu eta Etxarri Aranatzen (sakana-mank.eus, 2018-03-22).
· Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak, lehen aldiz (bizkaie.biz, 2018-04-03).
· Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten UEMAk, lehen aldiz

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.