Hasiera » hezkuntza » Udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak

Udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak

Bihartik aurrera, lehen aldiz, udalerri euskaldunetako gazteen udalekuetan parte hartuko dute UEMAko kide diren 87 herrietatik heldutako 15 eta 18 urte arteko gazteek. Zazpi egunez Zestoako Sastarrain aterpetxea izango dute bilgune, eta udalekuetako ohiko jardueren artean, soziolinguistikarekin lotutako hainbat kontu landuko dituzte. Izan ere, udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko asmoz antolatu ditu udaleku hauek UEMAk, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Herritarren kontzientziazioa eta sentsibilizazioa da UEMAren ildo nagusietako bat azken urteotan. Horren baitan, euskararen arnasguneei buruzko hezkuntza proiektua sortu zuen UEMAk duela bi urte, eta azken ikasturteetan UEMAko herrietako ikastetxe guztietan aritu dira lanean UEMAko teknikariak, Haur Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleekin. Ikasleen artean hizkuntza ekologiaren diskurtsoa zabaltzea eta arnasguneen garrantzia nabarmentzea da proiektuaren helburua, gazteei euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia ikusarazteaz gain.

Proiektua bere osotasunean garatzeko, eta hezkuntza arautuaren mugak gainditu nahian, Salto! Gazte Topaketak antolatu zituen iaz lehen aldiz UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteek elkar ezagutzeko eta beraien artean euskara oinarri hartuta saretzeko. 15 eta 18 urte arteko gazteak bildu ziren topaketa haietan, eta hiru egunetan hainbat ekimen eta ekitalditan hartu zuten parte lagunartean, begirale eta sukaldariekin batera.

Hiru egun haietan landutako eduki guztia modu lasaiagoan lantzeko eta gazte gehiagorengana heltzeko, asteburu bateko egonaldia beharrean aste osoko udalekua prestatzea erabaki du aurten UEMAk. Euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea da helburua, euskararen lurgunea hedatzen jarraitzeko. Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak gaiaren inguruan sentsibilizatuta, ahalduntze kolektiborako urratsa eman nahi da udaleku hauekin. Gazteen artean euskararen ezagutzak gora egin arren erabileran eta kontzientziazioan eragitea oraindik ere ezinbestekoa dela iritzita, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak berariaz lagundu du udaleku hau.

Astebeteko egonaldian, hizkuntz ekologian eta soziolinguistikan berariaz trebatu dituen begiraleak izango dituzte lagun gazteek. Zehazki, bost begirale izango dira gazteekin gau eta egun. Horietako bat, gainera, behar berezietako begiralea izango da. Jokin Uranga UEMAren hezkuntza arduradunak kudeatuko du lantaldea, udalekuetako ohiko jarduerekin batera euskararen inguruko ekimenak dinamikak garatzeko.

ARGAZKI BILDUMA:
· Udalekuetako jardueren argazkiak, hemen ikusgai.

Udalekuetatik idatzitako laburpenak edo kronikak:
· Lehen eguna: uztailak 10.
· Bigarren eguna: uztailak 11.
· Asteburua: uztailak 16.

Bideoak:
· Udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak, hitz edo esaldi bakar batean.

· Udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak: balorazioa.

Gai honi buruzko informazio osagarria:

· Gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko udalekuak aurkeztu dituzte (uema.eus, 2018-03-23).
· UEMAk antolatutako udalekuak hasiko dituzte bihar, Zestoan (Urola Kostako Hitza, 2018-07-09).
· Iritsi dira Zestoara Udalerri Euskaldunetako Gazteen Udalekuetakoak (Urola Kostako Hitza, 2018-07-10).
· UEMAko 87 herrietako gazteek udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak hasiko dituzte asteartean, Zestoan (Europa Press, 2018-07-09).
· Udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak antolatu ditu aurten UEMAk, lehen aldiz (uema.eus, 2018-03-16).
· Udalerri euskaldunetako gaztetxoentzat udalekuak antolatu dituzte (Berria, 2018-03-23).
· ‘Salto!’, udalerri euskaldunetako gazteei zuzendutako lehen udalekuak (El Diario Vasco, 2018-03-23).
· Gazteak euskararen eragile aktibo bihurtzeko udalekuak antolatu ditu UEMAk lehen aldiz (Europa Press, 2018-03-23).
· Zestoan egingo ditu UEMAk gazteentzako lehen udalekuak (Urola Kostako Hitza, 2018-03-23).
· Udalerri euskaldunetako gaztetxoentzako udalekuak antolatu ditu UEMAk (naiz.eus, 2018-03-26).
· UEMAk 15 eta 18 urte arteko gazteentzako udalekuak antolatu ditu (oñati.eus, 2018-03-28).
· Udalerri euskaldunetako gazteek elkar ezagutzeko udalekuak antolatu ditu lehenekoz UEMAk (goiena.eus, 2018-03-31).
· UEMAren udalekuetara joateko aukera Arbizu eta Etxarri Aranatzen (sakana-mank.eus, 2018-03-22).
· Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak, lehen aldiz (bizkaie.biz, 2018-04-03).
· Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten UEMAk, lehen aldiz

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.