[Munitibarko alkate Arkaitz Goikoetxea eta Aulestiko alkate Mikel Ansotegi, jasotako diplomekin].
Pasa den astean, Interneten Nazioarteko Egunarekin bat eginez, ostegunean Euskarazko Internet Eguna ospatu eta ekitaldia egin zuten PuntuEUS fundazioak eta Udako Euskal Unibertsitateak, Donostian. Miramongo parke teknologikoan egindako ekitaldian, besteak beste, interneten euskara gehien erabiltzen duten eta .eus domeinu gehien dituzten herriak nabarmendu zituzten.
UEMAko kide diren bi herrik jaso zuten aipamena, Munitibarrek eta Aulestik, eta Arkaitz Goikoetxea eta Mikel Ansotegi alkateek jaso zuten PuntuEUS fundazioak emandako diploma. Munitibar, zehazki, herrian erregistratuta dauden webgune guztien artean euskara gehien duen herria da. Aulesti, berriz, herriko webguneen artean .eus domeinu gehien dituen herria.
Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Munitibar eta Aulesti nabarmendu dituzte Euskarazko Internet Eguneko ekitaldian (Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, 2018-05-17).
· Euskara, interneteko plazan finkatzen (Berria, 2018-05-18).
· Munitibar eta Aulesti aintzat hartuak Euskerazko Internet Egunean (Bizkaia Irratia, 2018-05-17).