Otsailaren hasieran jakin zen moduan, euskara helburuetatik kendu du Eusko Jaurlaritzak EAEko Lurraldea Antolatzeko Gidalerroen Berrikuspeneko Hasierako Onarpenaren dokumentutik. Zehazki, idazketa berrian galdu egin da Lurraldean euskararen benetako koofizialtasun erreala sustatzea aipamena. Horrez gain, arnasguneak babestea eskatzen zuen lurralde-gidalerroa (Arnasguneak babestea) ere kendu egin dute. Erabakia atzerapausotzat jo zuten orduan UEMAk eta Kontseiluak, elkarrekin argitaratutako prentsa oharrean.
Orain, UEMAk eta Kontseiluak Hasierako Onarpenaren dokumentuari egindako oharrak eta proposamenak erantzun ditu Eusko Jaurlaritzak. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailaren erantzunetan, gainera, esaldi argigarri bezain irmoa ageri da: “lurralde-antolamenduak ez du bere eremua gainditu behar hizkuntzarekin lotutako eremuetan sartzeko”.
Udalerri euskaldunen zaintzarako eta babeserako EAEko Udal Legeak zehazten dituen hainbat legerekin talka egiten du zuzenean baieztapen horrek. Izan ere, 2016ko apirilaren 7an onartutako Udal Legearen arabera hirigintza planen hizkuntza eragina aztertu behar dute EAEko herriek.
· Eusko Jaurlaritzaren erantzuna UEMAk egindako ohar eta proposamenei (2018-03-07) (dokumentu osoa, PDFan).
Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Euskara ez dagokio lurralde antolaketari, Jaurlaritzaren ustez (Berria, 2018-03-13).
· UEMAk eta Kontseiluak atzerapausotzat jo dute EAEn lurraldea antolatzeko gidalerroetan euskara helburuen artetik kendu izana (uema.eus, 2018-02-01).
· Euskararen ofizialtasun “erreala” lurraldea antolatzeko tresnatik at (Berria, 2018-02-01).
· EAEko Lurralde Antolaketarako Gidalerro berrietan euskara-ikuspegia txertatzeko proposamena (PDFa).
· Lurralde Antolaketarako Gidalerroetan hizkuntza normalizaziorako proposamenak aurkeztu dituzte UEMAk eta Kontseiluak (uema.eus, 2016-09-14).
· Euskararen arnasguneak indartu eta garatzeko proposamenak aurkeztu dizkiote UEMAk eta Kontseiluak Eusko Jaurlaritzari (europapress.es, 2016-09-14).
· Lurralde Antolaketarako Gidalerroetan hizkuntza normalizaziorako proposamenak aurkeztu dituzte UEMAk eta Kontseiluak (kontseilua.eus, 2016-09-14).
· Lurralde antolaketarako gidalerroetan hizkuntza normaltzeko proposamenak aurkeztu dituzte UEMAk eta Kontseiluak (berria.eus, 2016-09-14).
· Lurraldea Antolatzeko Gidalerroetan euskara indartzeko proposamena (Gara, 2016-09-15).
· Euskerearen arnasguneak indartzeko proposamenak egin deutsez UEMAk eta Kontseiluak Jaurlaritzeari (bizkaie.biz, 2016-09-15).
· Udalerri euskaldunenetan hizkuntza politikaren zeharlerrotasuna gakoa dela nabarmendu dute #erronkak jardunaldian (2017-11-22).