Hasiera » Administrazioa » Plangintzaldiarekin eta helburuekin bat, baina kezka zenbait eskakizunekin

Plangintzaldiarekin eta helburuekin bat, baina kezka zenbait eskakizunekin

Bosgarren euskara plangintzaldiaren ebaluazioa aurkeztu du aste honetan Eusko Jaurlaritzak, eta datorren planerako gidalerroak osatzen ari da. Plangintzaldi berrian, euskarazko zerbitzua erabat bermatzea jarri du helburu. UEMAren zuzendaritza batzordeak nabarmendu duenez, “UEMAk bat egiten du VI plangintzaldirako zehaztu dituzten helburu orokorrekin, eta hutsuneak iraultzeko egiten den irakurketarekin: erabilera planetan aurreikusten diren ekintzak ezin direla izan kasuan kasuko langilearen borondatearen ondorio, baizik eta admnistrazioaren gogoetaren ondorio. Beraz, bat egiten dugu euskarazko zerbitzua eta erabilera bermatzeko helburuarekin. Ordua zen hizkuntzaren erabilerari erreparatzeko, gaitasunari soilik erreparatu beharrean”.

Teknikoki, ordea, zalantzak agertu ditu UEMAk, batez ere udalerri euskaldunetako egoera soziolinguistikoarekin lotuta. Miren Segurola koordinatzaileak zehaztu duenez, “UEMAko kide diren udaletako hainbat euskara teknikarirekin aritu gara hizkuntza eskakizunen gaia teknikoki lantzen, eta zalantza daukagu hizkuntza eskakizunetan maila altua duten lanpostuetan maila jaisteak gero zehazten diren helburuekin bat egiten ote duen. Hizkuntza eskakizunak, orain arte, udalak ere euskaraz aritu ahal izateko oinarrizko bitartekoak izan dira. Askotan, hizkuntza eskakizuna egiaztatu duen langile batek, ikasketak gaztelaniaz egin dituelako, esaterako, zailtasunak izaten ditu gure udaletan euskaraz aritzeko, gero horretara egokitzen bada ere. Orain arte,  hizkuntza maila horiekin bermatzen zen langile publikoen euskara gaitasuna eta horiek euskaraz lanean jartzeko aukera. Horregatik, gidalerro berrien arabera gaitasuna jaitsiko zaien lanpostuek kezka sortzen digute, ez baitakigu horrek zer-nolako eragina izango duen udalerri euskaldunetako zerbitzuetan”.

[ UEMAren balorazioaren inguruan gaur (2018-03-02) Berria egunkariak argitaratu duen albistea ].

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Nola jo ezagutzatik erabilerara (Berria, 2018-03-02).
· Eskakizun batzuk jaisteak kezka eragin dio UEMAri (Berria, 2018-03-02).
· Euskara erabiltzea ez da langileen borondatearen mende egongo (Berria, 2018-02-28).

 

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.