Hasiera » udalerriak » Udalerri Euskaldunen Eguna Diman izango da, maiatzaren 26an

Udalerri Euskaldunen Eguna Diman izango da, maiatzaren 26an

UEMAk eta Dimako Udalak elkarlanean antolatuko dute aurten Udalerri Euskaldunen Eguna, Arratiako beste zenbait udalekin eta Dimako hainbat elkarte eta eragileren laguntzarekin. Maiatzaren 26an izango da hitzordua.


Duela bi urte arte urtero antolatzen zen Udalerri Euskaldunen Eguna, baina 2016tik aurrera bi urtetik behin egitea erabaki zen. Txandaka, urte batean udalerri euskaldunen inguruko jardunaldiak antolatzea, eta hurrengo urtean Udalerri Euskaldunen Eguna egitea.

UEMAko herriak biltzeaz harago, gainerako udalerri euskaldunen bilgune ere izaten da eguna, egitarau zabalarekin.


[2015ean Leitzan izan zen Udalerri Euskaldunen Eguna, UEMAren 25. urteurrenarekin bat eginez]

UEMAren batzar nagusia ere maiatzaren 26an, Diman

Ohi bezala, Udalerri Euskaldunen Egunarekin bat eginez egingo du UEMAk batzar nagusia. Beraz,  maiatzaren 26an izango da hurrengoa, Diman. UEMAko kide diren 85 herriek hautatutako udal ordezkariek osatzen dute UEMAren batzar nagusia, eta mankomunitatearen organu gorena da. Biztanle kopuruaren arabera, herriek ordezkari batetik bost ordezkarirainoko ordezkaritza dute batzar nagusian.


[UEMAren azken batzar nagusiko irudi bat, pasa den abenduaren 12an, Ikaztegietan].

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Diman izango da Udalerri Euskaldunen Eguna (bizkaie.biz, 2018-02-13).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.